Serge Blanco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Serge Blanco
Serge Blanco
Datu pertsonalak
Izen osoa Serge Blanco.
Ezizena Errugbiaren Pele Zuria
Jaio 1958eko abuztuaren 31a
Caracas (Venezuela)

Serge Blanco (Caracas, 1958ko abuztuaren 31a) Euskal Herriko errugbilaria da. Gaur egun Biarritz Olympique taldeko zuzendaria da. Sekula izan den errugbilari euskaldun handiena da. Errugbiaren Pelé zuria ezizenez ezaguna da.

Serge Blancok Frantziako errugbi selekzioarekin 93 partida baino gehiago jokatu ditu eta selekzio honetako kapitaina 17 aldiz izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Venezuelan jaio, hiru urte zituenez geroztik bizi da Hendaian Serge Blanco. Aita venezuelarra eta ama euskalduna ditu.

Biarritz Olympiqueko harrobian egindako jokalaria da. 1974an talde horretan jokatzen hasi zen, bere kirol ibilbide osoa talde honetan gauzatu zuela.

1984an B mailako Frantziako txapelketa irabazi zuen.

1989 eta 1992an Frantziako txapelketaren eta Koparen finalista izan zen, eta 1991n Bequere Challengeren irabazlea.

Frantziako selekzioarekin 93 partida jokatu zituen, horietatik 17 kapitain moduan. Behin izan da Munduko Kopako finalista Frantziako selekzioarekin. Bost Nazioetako lehiaketa ospetsua sei aldiz irabaztea lortu du Serge Blancok Frantziako selekzioarekin. Erretiratu zenean, Biarritz Olympique bere betiko taldearentzat hasi zen lanean presidente bezala.

1999. urtetik aurrera eratu berria den Frantziako Rugby Liga Profesionalako presidentea da.

Ostalaritzari eta osasunari lotutako enpresaburu jarduerarekin tartekatzen ditu gaur kirol karguak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Serge Blanco Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]