Edukira joan

Serge Vohor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serge Vohor

Prime Minister of Vanuatu (en) Itzuli

2011ko apirilaren 24a - 2011ko maiatzaren 13a
Sato Kilman - Sato Kilman
Prime Minister of Vanuatu (en) Itzuli

2004ko uztailaren 29a - 2004ko abenduaren 11
Edward Natapei - Ham Lini (en) Itzuli
Prime Minister of Vanuatu (en) Itzuli

1996ko irailaren 30a - 1998ko martxoaren 30a
Maxime Carlot Korman - Donald Kalpokas
Prime Minister of Vanuatu (en) Itzuli

1995eko abenduaren 21a - 1996ko otsailaren 23a
Maxime Carlot Korman - Maxime Carlot Korman
Bizitza
JaiotzaPort Olry (en) Itzuli1955eko apirilaren 23a
Herrialdea Vanuatu
HeriotzaEspiritu Santo2024ko azaroaren 22a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnion of Moderate Parties (en) Itzuli

Rialurh Serge Vohor (Port Olry, Espiritu Santo uhartea, Hebrida Berriak, 1955eko apirilaren 23aLuganville, Espiritu Santo uhartea, 2024ko azaroaren 22a) vanuatuar politikaria izan zen. Vanuatuko lehen ministroa izan zen 1995etik 1996ra, 1996tik 1997ra, 2011n eta 2014ean.

Alderdi Moderatuen Batasuna alderdi zentristako kidea izan zen. Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1991n bere alderdiak irabazi ondoren, eta 1995eko abendutik 1996ko otsailera lehen ministro izan zen.

Bigarren agintaldia 1996ko irailetik 1998ko martxora arte iraun zuen, eta 1996ko urrian, Jean-Marie Léyé presidentearekin batera, Vanuatuko Indar Mugikorreko paramilitarrek bahitu zuten, soldatak ez ordaintzeagatik haserre. Handik gutxira, onik askatu zituzten. Vohorri atzerritarrei Vanuatuko pasaporteak saltzea ere leporatu zioten.

Hirugarren agintaldian, 204ko uztailetik azarora, koalizio-gobernua zuzendu zuen. 2004ko azaroan harreman diplomatikoak ezarri zituen Taiwanekin, ministroen kontseiluari jakinarazi gabe. Asteetan zehar, Vanuatuk harremanak izan zituen bi Txinekin.