Sergei Prokofiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sergei Prokofiev
Sergei Prokofiev 02.jpg
Bizitza
Jaiotza Sontsivka1891ko apirilaren 11
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1953ko martxoaren 5a (61 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Lina Llubera
Mira Mendelssohn
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Saint Petersburg Conservatory
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Reinhold Moritzevitx Glière
Nikolai Rimski-Korsakov
Nikolai Tcherepnin
Ikaslea(k) Mark Eddinger
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, koreografoa, musikologoa eta soinu banda konpositorea
Lan nabarmenak Symphony No. 1
Symphony No. 4
Symphony No. 2
The Love for Three Oranges
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Musikagileen Elkartea
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Balleta
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006241
www.sprkfv.net

Sergei Sergeyevich Prokofiev (Sontsovka, Donetskeko oblasta, Errusiar Inperioa, 1891ko apirilaren 23agreg./apirilaren 11jul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1953ko martxoaren 5a) errusiar musikagilea, orkestra zuzendaria eta pianista izan zen. SESBeko erregimen komunistaren garaian lan egin izan zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama piano jotzailea eta aita ingeniari agronomoa zituen. Seme bakarra zen. Prokofievek umetatik erakutsi zituen musikarako gaitasun nabarmenak, eta 1902rako idatzita zituen pieza batzuk.

1904. urtean San Petersburgoko kontserbatorioan sartu zen, eta harmonia eta kontrapuntua ikasi zituen Lyadovekin, eta orkestratzea Rimski-Korsakovekin. Geroago piano ikasketak egin zituen Anna Essipovarekin eta zuzendaritza Tcherepninekin. Hamar urtez ikasketak egin ondoren, Anton Rubinstein saria jaso zuen bere lehen lan nagusiarekin (1. Piano Kontzertua). Glinka, Borodin, Musorgski eta Rimski-Korsakov errusiar musikagileek erakarri zuten, eta mendebalekoei dagokienez, Beethoven, Schumann, Brahms eta Maurice Ravelek.

1917. urtean lehen sinfonia idatzi zuen, Klasikoa izenekoa. 1918tik 1932ra bitartean, Errusiatik kanpo bizi izan zen. 1921ean, Hiru laranjen amodioa opera aurkeztu zuen Chicagon; eta Parisen, Diaghilevek balletak aurkeztu zizkion: Chout (1921), Altzairuzko pasabidea (1928) eta Seme galdua (1929). Herriminez, 1932. urtean Errusiara itzuli zen eta berehala bihurtu zen sobietar kulturaren eragile. Aldi hartan idatzi zituen lanik ezagunenak: Pello eta otsoa (1936), umeek orkestrako musika tresnak ezagutzeko idatzitako ipuina; Alexander Nevsky (1938-1939) kantata, izen bera zuen Einsesteinen filmerako idatzia; Romeo eta Julieta (1935-1936) balleta; Gerra eta bakea (1941-1952) opera; eta 5, 6 eta 7. Sinfoniak (1944, 1945-47, 1951-52).

Hil ondoren, 1957. urtean, Lenin saria eman zioten.

Prokofieven musika disonantea eta perkusiozkoa izan zen hasieran, baina, gerora, lirismo handiagoz eta ohiko moldeetako harmoniak erabiliz jardun zuen. Musika lan horiez gainera, musika tresnetarako kontzertuak, korurako lanak, sonatak, pianorako piezak eta film eta antzerkirako musika idatzi zituen. Ia musika mota guztiak landu zituen, eta XX. mendeko lehen erdiko musikagilerik bikainenetako bat izan zen.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfoniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bosgarren Sinfonia, opus 100 (1944).

Haurrentzako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peru eta otsoa edo Pello eta otsoa (1936).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Prokofiev Aldatu lotura Wikidatan