Sergei Zagraievski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergei Zagraievski

Bizitza
JaiotzaMosku1964ko abuztuaren 20a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1964 -  1991)
 Errusia  (1991 -  2020)
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku2020ko uztailaren 6a (55 urte)
Hobiratze lekuaDanilov Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AmaInna Mikhailovna Zagraievskaia
Hezkuntza
HeziketaMoscow State Automobile and Road University of Technology (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Architecture (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
hebreera
alemana
frantsesa
esperantoa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, historialaria, filosofoa, margolaria, idazlea eta mind gamer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Moscow State Automobile and Road University of Technology (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaMargolaritza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusia Batua

zagraevsky.com
Find a Grave: 239352778 Edit the value on Wikidata

Sergei Volfgangovitx Zagraievski (errusieraz: Сергей Вольфгангович Заграевский; Mosku, 1964ko abuztuaren 20Ibidem, 2020ko uztailaren 6) errusiar margolaria, idazlea eta arte-historialaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zagraievski 1964an, Moskun, jaio zen. Aita Wolfgang Kawelmacher (1933-2004) arkitekturaren historialaria zen eta ama Inna Zagraievskaia idazlea (1933). Margotzen eskolan hasi zen eta bere lehenengo irakaslea Tatiana Mavrina margolari ospetsua izan zen.​ 2002tik 2005era Zagraievski Moskuko Errestaurazio Arteen Institutuan irakatsi zuen. Geroago Jabego Intelektualaren Enibertsitate Errusiarrean eta Vladimir-Souzdal Museoan aritu zen.[2] Instituzio askoren partaidea zen, besteak beste, Errusiako Arte Kritikoen Akademiakoa, Errusiako Idazleen Batasunekoa, Errusiako Arte Akademiarena...

Ikerketa arloan harri zuriko eraikin zaharren arkitektura aztertu zuen; baita Moskuko arkitektura goiztiarra eta Antzinako Errusiaren arkitektura Europako gotikoarekin loturak ikertu zituen.[2]

Bihotzekoak jota 2020an hil zen.

Obra idatzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zagraievski United Art Rating erreferentziazko obraren argitaratzaile nagusia izan zen. Liburu ugari argitaratu zituen, gai desberdinen ingurukoak, filosofia, teologia, eta arkitekturaren historiari buruzkoak. Halaber, haurrei zuzendutako ipuinak plazaratu zituen. Prentsan artearen inguruko lanak argitaratu zituen. RusArch arkitektura errusiarraren historiari buruzko liburu digitala sortu zuen.

Obra batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]