Sergio Fernández Cárdenas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sergio Fernández».
Sergio Fernández Cárdenas
Bizitza
Izen osoa Sergio Enrique Fernández Cárdenas
Jaiotza 1926ko otsailaren 25a (92 urte)
Herrialdea  Mexiko
Hezkuntza
Heziketa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Enplegatzailea(k) Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jasotako sariak
Kidetza Academia Mexicana de la Lengua

Sergio Enrique Fernández Cárdenas (Mexiko Hiria, 1926ko otsailaren 25a[1] -) mexikar saiakera-egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar letren doktoregoa lortu zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Irakasle izan da unibertsitate horretako filosofia eta letretako fakultatean.

Antologia bat osatu zuen 1993. urtean Más que verdad de amor, verdad de vida, antología de la nueva poesía granadina (Amodiozko egia baino gehiago bizitza egia, Granadako poesia berriaren antologia) eta ipuin-liburu bat beste zenbait egilerekin batera 1989an Los siete pecados capitales (Zazpi bekatu nagusiak).

Saiakera-liburu ugari argitaratu ditu, besteak beste: Ideas sociales y políticas en el "infierno", de Dante y en los "sueños" de Quevedo (1950, Ideia sozialak eta politikoak Danteren "infernuan" eta Quevedoren "ametsetan"), Cinco escritores hispanoamericanos (1958, Bost idazle hispanoamerikar), Ensayos sobre literatura española de los siglos XVI y XVII (1961, Saiakerak XVI. eta XVII. mendeko Espainiako literaturan), El amor condenado y otros ensayos (1982, Amodio kondenatua eta beste saiakera batzuk). Eleberrien artean hauek dira Fernándezen lan nagusiak: Los signos perdidos (1958, Ikur galduak), En tela de juicio (1964, Zalantzan), Los peces (1968, Arrainak), Segundo sueño (1976, Bigarren ametsa), Retratos del fuego y la ceniza (1983, Suaren eta hautsaren erretratuak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)milenio.com