Bere herriko taldean (Camas) hasi zen jokatzen, eta 2003/2004 denboraldian Joaquín Caparrósek aukera eman zion lehen taldearekin debutatzeko, Deportivo de la Coruñaren aurka. Bi urte geroago, 2005eko udan, Real Madrila joan zen 27 milioiren truke, bere adinerako orduko fitxaketarik garestiena. Orain arte Real Madrilen jokatzen jarraitu du.
Espainiako selekzioan 2005eko martxoaren 26an debutatu zuen, 18 urte zituela, Salamancan, Txinaren aurka.