Serket

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Serket.
Serket Tutankamonen ontzi kanopoen kutxa babesten.

Serket mitologia egiptoarrean antzinako jainkosa babeslea zen, magiarena, eguzki-beroaren eta [[ezkontza]ren ikurra.

Izen egiptoarra: Serket-Heru edo Selket. Izen greziarra: Selkis

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruan eskorpioi bat duen emakume bezala irudikatua izan zen. Baita emakume burudun eskorpioi bezala, adarrekin edo eguzkiarekin. Batzuetan, lehoi burudun emakume bezala irudikatua zen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raren alaba zen, eta batzuetan, Edfun, Horusen emazte edo Horakhtiren ama bezala irudikatua izan zen. Bere semea, Piramideetako Testuetan, Nehebkau da.

Serket, jainkosa ongarri bat zen, faraoiaren sarkofagoa babesten zuena. Hil testuetan, hildakoaren ama bezala agertzen da, titia ematen diona. Kebehsenufen ontzi kanopoa babesten zuen.

Eskorpioi eta sugeen ziztadetatik ere babesten zuen.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Arnasketa eztarrian errazten duena" deitua izan zen, eskorpioiaren ziztadak itolarria eragiten baitu; "jaio berriaren arnasketa ahalbidetzen duena" eta "hildakoaren arnasketa ahalbidetzen duena" ere deitua zen, azken honen berpiztean. Isis, Neftis eta Neitekin batera, "lau auhendari jainkotiarrak" deituak ziren.

Sinkretismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isis eta Seshat jainkosekin identifikatua izan zen.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niloren deltan, Edfun eta Per-Serketen gurtua zen. Serketen apaizak, animalia pozoitsuen ziztadak sendatzen zituzten mediku eta magoak ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Serket Aldatu lotura Wikidatan