Serra d'Altoko kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serra d'Altoko kultura
Fitxategi:File:Olla sferica con anse.jpg
Serra d'Altoko kulturako eltze esferiko bat heldulekuekin
Datuak
Eskualdea Basilicata
Historia
GaraiaK.a. V. milurtekoan
Garaia(k)Neolito
Indusketa
Indusketa datak1919
ZuzendariakU. Rellini eta Domenico Ridola

Serra d'Altoko kultura (italieraz: cultura di Serra d'Alto) Neolitoko Italiako kultura da, K.a. V. milurtekoaren bigarren erdian garatu zena. Izena Matera eskualdetik datorkio, Italiako hegoaldetik. Horren indusketez U. Rellini eta Domenico Ridola arduratu ziren XX. mendearen hasieran[1][2].

Datazioa eta hedadura geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitoko eta Eneolitoko kultura kasu gehienetan bezala, Serra d'Altoko kulturaren zeramikak definitzen du. Kultura hori agertu zen Italiako penintsularen erdialdean, hegoaldean eta Siziliako mendebaldean, zenbaitetan, beste eskualdetan agertzen bada ere. Datazioarik antzinena K.a. V. milurtekoren lehen erdian da, baina goren aldia mende horren bigarren erdian izan zen. Dianako kulturarekin erlazionatu zen IV. milurtekoan.

Ekonomia eta gizarte antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria gehienbat nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen zen. Ardiak eta ahuntzak animaliarik ohikoenak ziren eta hauen hazkuntza hainbat tokitan garatu zen, esne-ustiatzeko zenbait elementuk iradokitzen duten moduan. Artisautzazko jarduerak dokumentatu dira, hala nola kalitate handiko zeramika eta aho zorrotzeko lanabesak, garaturiko teknologiakoak.

Elkartrukeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi horretan, distantzia handiko merkataritza areagotu zen, honela adierazten dute hainbat objektuk eta lehengaik. Lipariko obsidiana italiar penintsulako eta Siziliako toki gehienetara heldu zen[3].

Garganoko sukarria, presioa eginez, bereziki aihotzak ateratzeko erabili zen, zeinak laster Po ibaiaren haranean banatu baitziren. Garai hartakoa da Laterzan (Apulia) aurkitutako jadezko aizkora Monte Visotik ekarritakoa, Alpeen hego-mendebaldean. P. Pétrequinen eta haren laguntzaileen arabera, hasieran, aizkora Bretainara bidali zen eraldatzeko (leunketa eta orpoko zuloa) eta gerora, merkataritza-sareetan sartzean, hego Italiara heldu zen[4].

Kulturaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serra d'Altoko kulturak beste kultura batzuetan izan duen eragina handia da. Noizean behin, Serra D'altoko estiloko pitxerren imitazio zakarrak Le Moseko hilobietan (Emilia-Romagna) aurkitu dira[5] eta La Vela tokian, Trentoren ondoan, hego Alpeetan.

Herrixkak eta horien banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. eta V. milurtekoaren hasieran, Tavoliere eta Materano tokiak bereizi ziren herrixka asko eta populazio handia izateagatik. Hala ere, eskualde horietan, V. milurtekoan, Serra d'Altoko kulturan populazioa gutxitu zen, agian klima txarrak nekazaritzan izan zuen eraginez[6].

Beste herrixka batzuk populazio gutxiko tokietan garatu ziren, Campanian adibidez. Txabolak, gehienbat zirkularrak, erdi lurperatuta zeuden. Koba natural asko erabili ziren, beharbada transhumantziaren aldian.

Hilobi-lekuak eta santutegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko kulturekin alderatuz gero, Serra d'Altoko kulturak anitz hileta- eta gurtza-praktikak izan zituen. Garai hartan hipogeoak garatu ziren, hala nola Cala Colombo eta Santa Barbara, Bari eskualdean, Adriatiko kostaldetik gertu. Ehorzketak eta egitura erlijiosoak garatu ziren ere hainbat mendetan zehar abandonaturiko herrixketan[7]. Hilobiak induskatu ziren lubanarro zaharretan, herrixka hauek inguratzen dutenak, adibidez, Masseria Candelaro eta Tavolieren[8].

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serra d'Altoko zeramika anitza da: pieza lodiak grabatutako apainketekin eta zeramika finagoak sofistikatutako margoekin[9]. Serra d'Altoko antzeko zeramika Maltan agertu da. Maltako historiaurreko Scorba grisa faseari dagokiona, K.a. 4500-4400[10] urteen artean. Azken mota hau kalitate handiko zeramika da. Masa oso fina da eta ondo prestatutakoa. Zeramika horren egosketaren tenperatura guztiz kontrolatuta zegoen[11]. Azala leuna da. Ugariak diren margotutako apainketak, gehienbat motibo geometrikoak dira (meandroak, laukiak, kiribilak...). Hainbat eltze mota daude eta askotan oso ondo landuak.

Zeramika zati bat eztenez egindako apainketaz

Harri landutako lanabesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garganoko sukarria ekoiztu zen meategietan, non tunelak eta ganbarak egin ziren, VI. milurtekoan[12]. Alabaina, oraindik ere peninsularen erdialdean eta hegoaldean presioz egindako lehengai honen aihotzak aurkitzen dira[13] Siziliako hego-ekialdean, Iblei mendietako presioz landutako sukarritik ateratako aihotzak Maltaraino heldu ziren. Serra d'Altoko kulturan lehenengo gezi-puntak agertu ziren, ondorengo kulturetan asko garatu zirenak.

Tanpoiak eta hezur-lanabesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanpoiak buztinez eginda daude, neurria zenbait zentimetrotakoa da. Dirudienez, inprimatutako apainketak eta hezur-lanabesak aurreko kulturetan baino ugariagoak ziren; puntak eta espatulak, besteak beste[11].

Ekoizpen artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Litekeena da Porto Bardisco (Brindisi) kobako labar pinturak periodo honetakoak izatea: zenbait irudik Serra d'Altoko zeramikaren apainketak biziki gogorarazten dutelako[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. RELLINI, U. (1919): I villaggi preistorici trincerati di Matera, Rivista di Antropologia, XXIII. Liburukia, 57-89 orriak
  2. LO PORTO, F. G. (1989): L'insediamento neolitico di Serra d'Alto nel Materano,Monumenti Antichi, 53 lib.
  3. NEGRINO F., RADI G.,( 2006): Osservazioni sulle tecniche e i metodi di scheggiatura dell'ossidiana nel Neolitico d'Italia, in AA.VV., Materie prime e scambi nella preistoria italiana, Atti della XXXIX Riunione Scientifica nel cinquantenario della fondazione dell'Istituto Italiano di Preistoria e Protostoria, Florentzia, 2004ko azaroaren 25-27, Florentzia, 1. liburukia, 549-561 or.
  4. PÉTREQUIN P., CASSEN S., KLASSEN L.(2009): Le retour des haches carnacéennes, in Collectif,Jade, inégalités sociales et espace européen au Néolithique : la circulation des grandes haches en jades alpins, Colloque International, Besançon 24-26 septembre 2009ko irailaren 24-26, komunikazioen laburpena, 34-35 or.
  5. Mazzieri P., Colombo M., Bernabo Brea M., Grifoni Cremonesi R., 2012, Contatti e scambi tra la cultura Serra d'Alto e i Vasi a Bocca Quadrata : il caso delle ollette tipo San Martino, in Borrell M., Borrell F., Bosch J., Clop X., Molist M., Xarxes al Neolític. Circulaciò i intercanvi de matèries, productes i idees a la Mediterrània occidental (VII-III millenni aC). Congrés internacional, Rubricatum, vol. 5, p. 351-361
  6. CALDARA M., PENNETTA L., SIMONE O. (2004): L'ambiente fisico nell'area dell'insediamento, in Cassano S., Manfredini A., Masseria Candelaro, vita quotidiana e mondo ideologico in una comunità neolitica del Tavoliere, Claudio Grenzi Editore, Foggia, 27-40 or.
  7. INGRAVALLO E. (2004): Il sito neolitico di Serra Cicora (Nardo, Lecce): note preliminari, Origini, vol. XXVI, 87-119 or.
  8. CASSANO S., MANFREDINI A., Masseria Candelaro, vita quotidiana e mondo ideologico in una comunità neolitica del Tavoliere, Claudio Grenzi Editore, Foggia, 503 or.
  9. CAUWE, N. et al. (2007), 103 or.
  10. CAUWE, N. et al. (2007), 109 or.
  11. a b c CIPOLLONI SAMPO, M.; CALATTINI M.; PALMA DI CESNOLA, A.; CASSANO, S.; RADINA F.; BIANCO S.; MARINO D. A.; GORGOGLIONE, M. A., BAILO MODESTI G.;ollaboration de GRIFONI CREMONESI R.ren laguntzarekin (1998):L'Italie du Sud, in Guilaine J., Atlas du Néolithique européen. L'Europe occidentale, E.R.A.U.L., 46. liburukia, Paris, 9-112 orriak
  12. Tarantini M., Galiberti A., 2011, Le miniere di selce del Gargano, VI-III millennio a.C. Alle origini della storia mineraria europea, Rassegna di Archeologia - Preistoria e Protostoria 24A, All'Insegna del Giglio, Borgo S. Lorenzo, 277 or.
  13. Guilbeau D., 2010, Les grandes lames et les lames par pression au levier du Néolithique et de l'Énéolithique en Italie, Thèse de doctorat, Université Paris-Ouest, Nanterre. 2019.06.06an kontsultatuta.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Frantsesez) CAUWE, Nicolas; DOLUKHANAV, Pavel; KOZLOWSKI, Janusz; VAN BERG, Paul-Louis (2007): Le Néolithique en Europe, Armand Colin, coll. U Histoire, Paris
  • ANGELI,Lucia: Lisciatoi in ceramica figulina da Serra d'AltoI Congreso internacional sobre estudios ceràmicos, Cadiz 2010, 2019.06.06an kontsultaturik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]