Edukira joan

Sertorio-tximeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sertorio-tximeleta
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaCarcharodini
GeneroaSpialia
Espeziea Spialia sertorius
Datu orokorrak
OstalariaGaitun txiki

Sertorio-tximeleta (Spialia sertorius) Hesperiidae familiako tximeleta espezie bat da. Europa erdialdean eta hegoaldean eta Afrika iparraldean aurkitzen da. Euskal Herrian ere aurkitzen da.[1]

Johann Centurius Hoffmannsegg alemaniar entomologoak deskribatu zuen 1804. urtean Hesperia sertorius izenarekin.[2]

Tximeleta txikia da, 22-26 mm-ko hegal-zabalera du.Hegalen gainaldeak kolore marroi iluna du eta xake-taularen itxura ematen dioten putu zuri ugari ditu. Hegalen ertzak zuriak dira. Hegalen azpialdea adreilu kolorekoa da, gorri-laranja, eta honek orban zuri handiagoak ditu gainaldeko puntutxoak baino. Emea arra baino handiagoa da.

Bigarren belaunaldia ateratzen dutenean tximeletak txikiagoak izaten dira.

Normalean bi belaunaldi ateratzen ditu urtean, horregatik helduak apiriletik hasi eta urria amaierararte ikusten dira. Emeak arrautzak banan bana jartzen ditu hostoetan eta loreetan. Handik jaiotzen den beldarra iluna izaten da eta bi marra horik zeharkatzen dute gorputza aurretik atzera. Beldarrak hibernatu egiten du eta udaberrian pupa eratzen du.[2]

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku lehor eta beroak atsegin ditu, medi-bide ertzak eta maldak adibidez. itasa mailatik 60 eta 1.800 metro arteko altueran ikusten da.[2]

Poterium sanguisorba subsp. minor, Rubus idaeus, Potentilla cinerea eta Potentilla reptans landaretaz elikatzen da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-12).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Spialia sertorius (Hoffmannsegg, 1804)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]