Seseña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Seseña
Espainiako udalerria
Ayto Seseña (8852088094).jpg
Bandera de Seseña.svg Escudo de Seseña.svg
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
Alkatea Carlos Velázquez Romo Itzuli
Izen ofiziala Seseña
Posta kodea 45223 eta 45224
INEk ezarritako kodea 45161
Herriburua Seseña
Geografia
Koordenatuak 40° 06′ 18″ N, 3° 42′ 08″ W / 40.105°N,3.7022222222222°W / 40.105; -3.7022222222222Koordenatuak: 40° 06′ 18″ N, 3° 42′ 08″ W / 40.105°N,3.7022222222222°W / 40.105; -3.7022222222222
Seseña.png
Azalera 72.68 km²
Altuera 598 m
Mugakideak Borox, Esquivias, Valdemoro, Ciempozuelos eta Aranjuez
Demografia
Biztanleria 25.835 bizt. (2019)
Dentsitatea 355,46 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula TO
www.ayto-sesena.org/

Seseña Toledoko udalerria da, La Sagra eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 16.231 biztanle zituen.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seseñak honako udalerri mugakideak ditu: Torrejón de Velasco ipar-mendebaldean, Valdemoro iparraldean, Ciempozuelos ipar-ekialde eta ekialdean, Esquivias mendebaldean, Aranjuez hego-ekialdean eta Borox hego-mendebaldean.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Residencial Francisco Hernando, El Quiñón auzoan.

Herriak honako auzoak ditu:

  • Seseña Viejo
  • La Estación
  • Seseña Nuevo
  • Vallegrande
  • El Quiñón

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako higiezinen burbuila»

Herria famatu egin zen 2000ko hamarkadan Francisco Hernando eraikuntza sektoreko enpresariak bere izena daraman etxebizitza multzoa El Quiñón auzoan eraikitzean. Guztira 13.500 etxebizitza eraiki nahi zituen Hernandoren Onde 2000 enpresak, 9.000 milioi euroko inbertsioarekin. Higiezinen burbuila garatu bitartean Espainian eraikitako auzo berri handienetakoa izan zen El Quiñón. Eraikuntza hain arin onartzeko José Luis Martín Alderdi Sozialistako Seseñako alkatea diruz erosi izana ere leporatu zioten Hernandori[1].

2008an higiezinen merkatuak Espainia osoan hasitako gainbeherarekin batera egitasmoko etxebizitza gehienak bertan behera geratu ziren (3.500 inguru bakarrik amaitu zituzten) eta etxebizitzen prezioak erdira baino gehiago jaitsi ziren 2007ko prezioekin alderatuta. Azkenik Francisco Hernandok bankuekin zeukan zorra kitatzeko, saldu gabeko etxebizitza guztiak eman zizkien banku hartzekodunei.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seseñako alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
Legegintzaldia Izena Alderdi politikoa
19791983
19831987
19871991
19911995
19951999
19992003 Manuel Fuentes Izquierda Unida
20032007 José Luis Martín Partido Socialista Obrero Español
20072011 Manuel Fuentes Revuelta Izquierda Unida
20112015 Carlos Velázquez Romo Partido Popular

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela-Mantxa
Artikulu hau Gaztela-Mantxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.