Sesma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sesma
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Sesmako bandera

Sesmako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Jurramendi
Izen ofiziala Escudo de Sesma.svg Sesma
Alkatea Pedro María Mangado Pinillos (PSN)
Posta kodea 31293
INE kodea 31224
Herritarra sesmar
Kokapena
Koordenatuak 42° 28′ 40″ N, 2° 05′ 00″ W / 42.477777777778°N,2.0833333333333°W / 42.477777777778; -2.0833333333333Koordenatuak: 42° 28′ 40″ N, 2° 05′ 00″ W / 42.477777777778°N,2.0833333333333°W / 42.477777777778; -2.0833333333333
Sesma hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Sesma
Sesma
Sesma (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 71,31 km2
Garaiera 434 metro
Distantzia 69 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 1.201 biztanle
% 51,31 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,69
Dentsitatea 16,84 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 14,6
Zahartze tasa[1] % 41,18
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 21,74
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,01 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,53 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,15 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://aytosesma.es/


Sesma[2] Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatua. Udalerriak 1.201 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sesma NA-129 errepidean kokatzen da Los Arcos-Lodosako norabidean, eta Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora.

Sesmaren udalerri mugakideak honako hauek dira: Mendebaldean Los Arcos/ eta Mendabia, ekialdean Lerin eta Karkar, iparraldean Lukin, Arroitz, Deikaztelu eta Allo, eta hegoaldean Lodosa eta Errioxako Autonomia Erkidegoa mugakide ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sesmako klima mediterraneo-kontinental idorra da, Ebro ibaiaren depresioaren berezko klima. Klima honen ezaugarri nagusiak tenperatura aldaketa handiak eta prezipitazioen urritasuna eta irregulartasuna dira. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 °C eta prezipitazioak 400-500mm ingurukoak dira.

Urtero 50-80 egun euritsu izaten dira, eta haizerik ohikoena iparreko edo zierzo haizea da. Dena den, uda garaian, hegoaldeko haizea izaten da nagusi, tenperaturak 35 gradura arte igoaraziz.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 205 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1849an, Sesmak bi eskola zituen, bata mutilentzat, 65 ikaslerekin, eta bestea neskentzat, 60 ikaslerekin. Mutilen eskolako maisuak 3.200 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan, eta nesken eskolako maistrak 1.400 errealeko soldata. Horrez gain, XIV. mendean eraikitako ospitalea zegoen, elizak jasotako diru-laguntzari esker mantentzen zena.

Sesmak hazkunde nabarmena izan zuen XX. mendearen lehen zatian, 1920an espartzuaren industriak garrantzi handia zeukan herrian, eta bertan, soka, alportxa, eta espartzutik eratorritako hainbat produktu ekoizten ziren.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sesma gainbeheran datorren udalerri bat da populazioari dagokionez. XX. mendearen lehen hiru hamarkadetan populazio hazkunde esanguratsua izan zuen eta 600 biztanle irabazi zituen. Ondoren, 40 urtez egonkor mantendu zen populazioa. 1960eko hamarkadatik aurrera, ordea, galera nabarmena izan zuen eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako 1900an baino biztanle gutxiago zituen udalerriak.

Sesmako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 7,10 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Sesmako alkate kargurako Nafarroako Alderdi Sozialistako Pedro María Mangado Pinillos aukeratu dute. 2007an Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen bere talde politikoak, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien % 0,44) eta boto zuriak hamazortzi (% 1,97). Abstentzioa %15,61ekoa izan zen.

Sesmako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 544 6
Coalición Independiente de Sesma (CIS) 353 3

2011ko udal hauteskundeetan ere PSN (5 zinegotzi) eta Mangado izan ziren nagusi. Aurrean zerrenda berbera izan zuten, Coalición Independiente de Sesma (CIS, 4).

Sesmako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 426 5
Coalición Independiente de Sesma (CIS) 328 4

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Aldundiaren Plaza, 6

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Pedro María Mangado Pinillos PSN
2011-2015 Pedro María Mangado Pinillos PSN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobus garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Goi-tensio dorreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[4]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[5].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XIII. mendean eraikitzen hasi zen, baina egitura ondorengo mendeetan burutu zen.
  • Kalbarioko baseliza: XVII. mendeko eraikina, baselizaren barruan jesus gurutzatuaren XVII. mendeko irudi bat dago.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sesma, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa