Sestaoko geltokia (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 18′ 33″ N, 3° 00′ 21″ W / 43.309230°N,3.005938°W / 43.309230; -3.005938

Infobox train2.png
Sestao
Sestao Kasko udaletxea.jpg
Geltokiak sarbidea du Kasko plazan.
Kokapen mapa
Lineak

« Abatxolo Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Urbinaga »
Kokapena
Helbidea Galtzara Nagusia, 4; 48910
Udalerria Sestao,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea SES
Gunea 2. gunea
Irekiera 2005eko urtarrilaren 8a
Bidaiariak 2.256.209 (2017)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia Wifi inv.svg 
Aldageltokia Metroa Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L2Basauri - Kabiezes
Bizkaibus A2316  Sestao - EHU
A3122  Bilbo - Sestao - Errepelega
A3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
A3135  Sestao - Kabiezes
A3331  Sestao - Trapagaran
A3335  Muskiz - Sestao
Bestelakoak Autobusa  Santurtzi - Madril (Alsa)

Sestao Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, izen bereko udalerriko erdigunean kokatuta dagoena, Galtzara Nagusiaren azpian, alegia. 2005eko urtarrilaren 8an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. 2007ko urtarrilaren 20an Portugaleteko geltokia ireki arte 2. linearen geltoki-buru izan zen.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, korridore bidezko sarbide bat, eta igogailu bidezko beste sarbide bat ditu.

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Taxi Kasko plaza, Udaletxea (Kasko irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Galtzara Nagusia, 14 (La Salle irteera)
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Txikito Bidea / Fleming doktorearen kalea (Camino Txikito Bidea irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Galtzara Nagusia, 2 (Kasko irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Taxi Kasko plaza, Udaletxea (Kasko irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Galtzara Nagusia, 2 (Kasko irteera)

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Kasko sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[2] Aldiz, La Salle sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, eta Camino Txikito Bidea sarbidearena harrizko elementu bilakatzen da, sarbidea korridore bidezkoa eta eraikin bati atxikita dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi eta balioztatze makinaz hornituta dago. Gainera, 2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez,[3] eta 2017an desfibrilagailua instalatu zen.[4]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Alsa zerbitzuak hornitzen dituzten lau autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[5]

Sestaoko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2005-2017 (milioi bidaiari)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa