Setomaa
Setomaa | |
---|---|
![]() | |
Mota | eskualde kultural |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 57°49′N 27°36′E / 57.82°N 27.6°E |
Setomaa (estonieraz: Setumaa; errusieraz: Сетумаа, setoeraz: Setomaa) Peipus hegoaldeko eskualdea da, setoen lurraldea dena. Setomaa historikoa gaur egungo Estonia eta Errusia artean dago. Estoniako Setomaa, Estoniako hego-ekialdean dagoen eta Errusiarekin muga egiten duen Võruko konderrian dauden lurrek osatzen dute. Petxori (errusieraz: Печоры; estonieraz: Petseri) setoen hiriburu historiko eta kulturala izan da.
Egungo azpibanaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Setomaa estoniarra Setomaa parrokiak osatzen du.
Errusiar aldea Pskov oblastean dagoen Petxorski barrutiak osatzen du. 1918 eta 1944 artean, eremua Estoniaren zati zen, Petseriko konderria bezala administratua. 1991n Estoniak Sobietar Batasunarekiko independentzia berreskuratu ondoren, Estoniaren eta Errusiaren artean eztabaida bat izan zen lurralde honen jabetzari buruz, harik eta Estoniak 1995ean bere lurralde-aldarrikapenak eremu hauetara erretiratu zituen arte.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Estonian-Russian border agreement sent to Russian Duma for ratification. The Baltic Times. 20.03.2015
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Estoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |