Seven Pillars of Wisdom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Seven Pillars of Wisdom
Ljidda.jpg
Egilea Arabian.
Datuak
Idazlea T. E. Lawrence
Argitaratze-data 1922  Erresuma Batua
Generoa Memoriak
Jatorrizko izenburua Seven Pillars of Wisdom
Hizkuntza ingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
ISBN 0-9546418-0-9
OCLC 54675462

Seven Pillars of Wisdom ("Jakintzaren Zazpi Oinarriak") Thomas Edward Lawrence militarrak, ezizenez Lawrence Arabiakoa, profesionalki T. E. Lawrence gisa ezaguna, (1888-1935), idatzitako memoriak liburua da, azkena bere bibliografian. Izenburua Bibliako txatala da. Liburuan Lawrence Arabiakoak Arabiar Iraultza otomanoen aurkako borroketan, 1916-1918) bere ibilerak ejerzito britaniarraren eta arabiarren arteko ofizial bitartekari gisa narratzen ditu.[1]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren izenburua Esaera Zaharren liburutik txatal honetatik hartuta dago: "Andere Jakinduriaren gonbidapena" (9. kapitulua, "Andere Jakinduriaren gonbidapena", 9:1, 9:6):

Bere etxea eraiki du Jakinduriak,
zazpi zutabe ezarri eta landu;
abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.
Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:
"Heldutasun gabekoa, betor hona!"
Zentzugabekeari esaten dio:
"Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.
Utzi txorakeriak eta biziko zarete!
Gero, jarraitu zuen zentzuzko bideari".

Liburuaren edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seven Pillars of Wisdom liburuak edizio eta moldaketa desberdinak ezagutu zituen. 1919. urteaz geroztik, testua hainbat aldiz berregituratu zuen eta, ondoren, Lawrenceko laguna zen George Bernard Shaw zenbait aldaketa proposatu zizkion, liburua hobetuz. 1922an, lehen edizio pribatuaren zortzi kopia bakarrik inprimatu ziren. 200 kopia argitaratu ziren bigarren edizio mugatuan, 1926an, testu laburtua jasoz. Hurrengo urtean, Lawrence-ek publiko orokorrarentzat best laburpen bat argitaratu zuen, Revolt in the Desert izenburupean. 1935an, berrogeita hamargarren urteurrenean, obra arrakastatsua bezala gelditu zen, 1926ko bertsioa berreskuratuz.[2]

Seven Pillars Wadi Rumen.

Liburua zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962an David Lean zuzendariak liburua zinemarako moldatu zuen, Lawrence of Arabia izenburuarekin. Zazpi Oscar sariak irabazi zituen. American Film Institutearen arabera garai guztietako hamar filme onenen artean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wilson, Jeremy (1989): Lawrence of Arabia: The Authorised Biography of T.E. Lawrence. London: William Heinemann. ISBN 978-0-434-87235-0.
  2. https://web.archive.org/web/20080517104807/http://telawrencestudies.org/telawrencestudies/writings_and_criticism/7_pillars_wilson_1.htm

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]