Severiano Ballesteros

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Seve Ballesteros
— Golf-jokalaria —
Seve Ballesteros 2006-07-19.jpg
2006ko irudia
Informazio pertsonala
Izen osoa Severiano Ballesteros Sota
Jaiotza 1957ko apirilaren 9a
Pedreña, Kantabria,  Espainia
Heriotza 2011ko maiatzaren 7a (57 urte)
Pedreña, Kantabria,  Espainia
Altuera 1,83 m.
Herritartasuna EspainiaEspainia
Bikotekidea Carmen Botín O'Shea
(1988–2004)
Seme-alabak 2 seme, alaba 1
Ibilbidea
Profesional bilakatua 1974
Erretiratua 2007
Antzinako tour(rak) Europako Tour
Garaipen profesionalak 91
Garaipen kopurua tourren arabera
PGA Tour 9
Europako Tour 50
Japoniako Golf Tour 6
Besteak 31
Major Txapelketetan emaitzarik onena
(Garaipen: 5)
Masters Txapelketa Txapelduna (1980,1983)
AEBetako Irekia 3.a (1987)
Erresuma Batuko Irekia Txapelduna (1979, 1984, 1988)
PGA Txapelketa 5.a (1984)
Sariak
Golf Mundialaren
Ospearen Aretoa
1999 (profila)
Europako Tourraren Meritu Ordena 1976, 1977, 1978, 1986, 1988, 1991
Europako Tourrean Jokalaririk Onena 1986, 1988, 1991
(Sari guztiak, palmaresa atalean)

Severiano Ballesteros Sota, kirol arloan Seve Ballesteros izenaz ezagunagoa (Pedreña, Kantabria, 1957ko apirilaren 9a - ibidem, 2011ko maiatzaren 7a) espainiar golfaria izan zen. Kirol horren historian garaipen zerrenda zabalenetakoa zuen profesionala izan zen.

Denera 1970eko hamarkada eta 1990eko hamarkadan zehar luzatu zen bere ibilbide osoan 94 titulu bereganatu zituen. Bere lorpenen artean hauek zeuden: Augustako Masters Txapelketa birritan irabazi zuen, Open Britainiarra hiru aldiz, Ryder Cup txapelketa bere taldeko kapitaina zela nahiz jokalari gisa 6 aldiz eta Matchplay Munduko Txapelketa bost aldiz.

Lorpen garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Masters de Augusta (2): 1980 eta 1983
  • British Open (3): 1979, 1984 eta 1988
  • Ryder Cup (6): 1979, 1983, 1985, 1987, 1989 eta 1995
  • 1997ko Ryder Cup Txapelketako europar taldearen kapitaina
  • Match Play Munduko Txapelketa (5): 1981, 1982, 1984, 1985, 1991
  • Munduko Golf Txapelketa (2): 1976, 1977
  • Europar Zirkuituko 49 txapelketa
  • Amerikar Zirkuituko 9 txapelketa
  • Denera bere ibilbide profesionalean 94 txapelketa bereganatu zituen

Kano loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Severiano Ballesteros Aldatu lotura Wikidatan