Severina María del Carmen Guerra San Martín
| Severina María del Carmen Guerra San Martín | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ollauri, 1907 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Oviedo, 1999 (91/92 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | liburuzaina eta artxibozaina |
| Lantokia(k) | Biblioteca de la Universidad de Oviedo (en) |
| Kidetza | Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa |
Severina María del Carmen Guerra San Martín (Ollauri, 1907- Oviedo,1999) Espainiako liburuzain eta irakaslea izan zen, Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Fakultatiboen Kidegoko funtzionarioa 1931tik aurrera. Kordobako Liburutegi Probintzialeko zuzendaria izan zen eta bertan liburutegi publikoen oinarriak sortu zituen eta gazte intelektualen arteko topaketak erraztu zituen. Frankisten garbiketaren ondoren, Oviedora joan behar izan zuen derrigorrez, eta bertan lan egin zuen Unibertsitateko Liburutegiko zuzendari gisa erretiratu zen arte.[1][2][3]
Testuinguru historikoa eta soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin, Espainian intelektualtasun baten gorakada hasi zen, zientzia eta kulturaren dibulgazioaren bitartez eraldaketa politiko eta soziala lortu nahi izan zuena. Hogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, unibertsitateko ikasleen % 4 baino ez zen emakumezkoa, baina gero eta emakume gehiagok lortu zuten goi-mailako hezkuntza. Orduan sortu ziren, besteak beste, Emakume Unibertsitarioen Espainiako Elkartea, Lyceum Emakume kluba(400 bazkide baino gehiago zituena), Kapelabakoak (Sinsombrero erdaraz) edo Emakume Libreen Federazioa. Lan kualifikatuan hasi ziren unibertsitateko emakumeak honako erakundetako kideak izan ziren::Irakasle Eskolak, Bibliotekari, Artxibozain eta Arkeologoen Fakultatiboen Kidegoak.[4]
Espainiako Gerra Zibilaren hastearekin batera oso garai korapilatsua hasi zen liburutegientzat, beraiei eta Magisteritzari atxikitako langileen arazketak eta zentroen desegiteak tarteko. Bai Gobernu errepublikarra eta baita matxinatutako militarrak beren kidekoak ez ziren edo frogatzerik izan ez zuten funtzionarioak kanporatu zituzten eta baita onargarritzat jotzen ez zituzten liburuak bota edo baztertzen ere.[5][6] Arazketa-espediente asko egon ziren, eta hirurogeiko hamarkadaren hasiera arte jarraitu zuten; beraz, liburutegietako profesionalen kopurua, gehienak emakumeak, oso murriztua geratu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1907ko urtarrilaren 8an jaio zen Ollaurin, Errioxan.[2]
Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeiko hamarkadan, Primo de Riveraren diktadura garaian, unibertsitatean berrikuntza pedagogiko eta kulturaleko giroan sartu ziren emakume talde garrantzitsuko kide izan zen.[7]
Madrilen ikasi zuen Filosofia eta Letren Fakultatean, Letren Atalean, Unibertsitate Zentralean, eta bertan lizentziatu zen aparteko sariarekin.[8] Hiriburuan egon zen bitartean Andereñoen Egoitzan hartu zuen ostatu. Bertako berri ematen zion familiari bidaltzen zizkien gutunen bidez.[9][10] Sevillako Unibertsitatean zegoenean Manuel Martinez Pedroso katedradun eta diputatu sozialistaren eskoletara joan zen, Mexikon erbesteratuta bukatuko zuena beste askorekin batera.[2]

1932ko abuztuaren eta 1933ko irailaren artean, Ikasketak Zabaltzeko Batzordearen beka bat izan zuen, Instrukzio Publikoko Ministerioaren mendekoa, eta horri esker Estatu Batuetan bizi izan zen, Filologia eta Literatura Ingelesa eta Artxiboak eta Liburutegiak hobetzeko eta zabaltzeko ikasketak egin zituen Massachusettseko Wellesley College-n. Estatu Batuetako zentroekin egindako ikasle-truke horietan, batez ere Andereñoen Egoitzako eta Eskola Institutuko emakumeek parte hartu zuten.[11]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931ko urriaren 1ean, Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Fakultatiboan sartu zen, eta Sustapen Ministerioko Artxiboan izan zuen lehen destinoa.[8]
1932an Kordobako Liburutegi Publikoko zuzendari postua lortu zuen, eta bertan erabateko berrikuntza eta zentroak gizartean bete behar zuen funtzioaren aldaketa sakona egitea proposatu zuen. Altzari eta berogailuen ekipamendua enkargatu zuen, eta funts bibliografiko berriak erosi zituen, herritarrek Europan zehar zebiltzan joera berrien obra zientifiko eta literario adierazgarrien berri izan zezaten.[1][7][12] Bere lan eraginkor eta adimentsuari esker, Probintziako Liburutegiko hainbat eta hainbat liburuki suntsitzetik salbatzea lortu da. Cordobak laster izango du Guerra andereñoaren ekimenez sortutako Herri Liburutegi berria eta Diputazioko presidentearen lehiaketa sutsua. Diario de Córdoba, 1934ko azaroaren 11
Garai hartan gazteak ziren Pablo García Baena, Juan Bernier edo Ricardo Molina, Cántico taldeko poetak, eta beti aitortu zuten Carmen Guerrak orientatu eta irakurgaiak gomendatzen zizkiela. Alderdi askotan, Kordobako bizitza kulturalaren arima izan zen errepublikaren urteetan.[7][13][14] «[...] liburuzain bat zegoen Aldundian, eta garbitua izan zena eta berehala kanporatu zutena. Asko joaten ginen haren etxera. Emakume horrek liburu asko zituen eta mailegatu egiten zizkigun. [...] Sozialista aitortua zen, argi eta garbi. Arraroa dena da aurretik ez eramatea. Isildu besterik ez zuten egin. Bere etxean, itxirik egotea behartua. Carmen Guerra zuen izena .» Pablo García Baena
Kordoban, liburutegiko zuzendari lana Arte eta Ofizioen Eskolako irakaskuntzarekin tartekatu zuen, non latina eta grekoa irakasten zituen.[8]
Garai hartako politikari eta intelektual garrantzitsuen lagun egin zen, besteak beste, Manuel Sánchez-Badajoz Kordobako alkate sozialistarekin (1936ko abuztuaren 7an fusilatua). Gerra Zibilaren hasieran, ezagun horiek matxinatuen aurrean sinpatizante ezkertiar gisa adierazi zuten.[8]
Arazketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko irailaren 4an, Queipo de Llano jeneralaren bando bat argitaratu zen Kordobako probintziako Aldizkari Ofizialean, ideologia sozialista, komunista edo libertarioko liburuak konfiskatzeko eskatuz. Agindu horiek ez zieten liburuei soilik eragin, baita liburutegietan lan egiten zuten pertsonei ere . Carmen 1936ko irailaren 6an atxilotu zuten, eta hurrengo egunean aske utzi zuten, eta Gobernu Militarrak behin-behinean kargutik kendu zuen. Antza, fusilatu behar zituzten pertsonen zerrenda batean egotera ere iritsi omen zen.[15]
Une horretatik aurrera, berari buruzko txostenak bildu ziren, 1937ko otsailean heldu zen balizko arazketa bati begira. Ezkertiar eta marxista izatea leporatu zioten, bere lanbidean ideia horien propagandista izatea, lagun politikoak eta erlijiorik eza. Hori guztia dela eta, Kordobako Liburutegiko eta Arte eta Lanbide Eskolako irakaskuntzako zuzendari gisa zerbitzutik behin betiko bereiztea erabaki zen. Eskalafoian baja ematea ere agindu zuten.[8][16]
Gerra amaituta, 1940an, bere espedientea berrikusteko eskatu zuen eta bere defentsan testigantza ugari aurkeztu zituen. 1942ko urrian, Hezkuntza Nazionaleko Ministerioko Langileak Likidatzeko Bulego Tekniko Administratiboak bere espedientea berrikustea erabaki zuen: bere aurkako zigorren zati bat baliogabetu zen, baina Oviedora derrigorrez lekualdatzea ebatzi zen, zuzendaritza eta konfiantzazko karguak betetzeko gaitasunik gabe utziz eta destinoak eskatzea debekatuz. 1948ko otsailean, ministro-agindu batek 1942ko zigorren iraungipena dekretatu zuen. Ordurako, Carmenek denbora bat zeraman Oviedoko Unibertsitateko Liburutegian lanean, eta gainera bertako zuzendari izatera iritsi zen.[2][8][12]
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oviedoko Unibertsitateko Liburutegiko zuzendari gisa jubilatu zen 1977ko hasieran. 1999an hil zen Asturiasko hiri horretan.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Arjona, Araceli R.. (2024-05-28). «La historiadora Encarnación Lemus rescata la figura de la mujer que indujo a la lectura a los poetas de Cántico» Diario Córdoba.
- 1 2 3 4 «Guerra San Martín, María del Carmen» Portal de Archivos Españoles - PARES.
- ↑ Carmen Guerra San Martín - Ana Ibáñez. 2025-03-07.
- ↑ «Mujeres en la guerra civil y la posguerra. Memoria y Educación» (Feminismo, Ciencia, Documentación) Adelina Codina.
- ↑ «Expedientes de depuración de Facultativos y Auxiliares del Cuerpo de Archiveros, Bibliotecarios y Arqueólogos» PARES.
- ↑ Boza Puerta, Mariano y Sánchez Herrador, Miguel Ángel. (2007). El martirio de los libros. Una introducción a la destrucción bibliográfica en la Guerra Civil. .
- 1 2 3 Francisco Javier del Río del Río. (2024). Una biblioteca en busca de un jardín. .
- 1 2 3 4 5 6 7 «Carmen Guerra San Martín, a bibliotecaria irrelixiosa» Praza Pública 2024-06-28.
- ↑ Encarnación Lemus López. (2022). La Residencia de Señoritas, un mundo de cartas. .
- ↑ Lemus, Encarnación. (2020). [https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=7697936 «Cultura y libros en la Residencia de Señoritas. La biblioteca durante la Segunda República»] Cultura de la República. Revista de Análisis Crítico 4: 113-132. ISSN 2530-8238..
- ↑ Memoria de la Junta para la ampliación de estudios e investigaciones científicas correspondiente a los cursos 1933 y 1934. .
- 1 2 «Historia y memoria con nombre de mujer» Catálogo de la exposición (Fundación para el desarrollo de los pueblos de Andalucía) 2024 ISBN 978-84-124437-3-8..
- ↑ «Llegar a la Universidad y a la gran ciudad ‘en femenino’. Las estudiantes andaluzas en la Residencia de Señoritas» www.centrodeestudiosandaluces.es.
- ↑ Lemus López, Encarnación. (2020). «Cultura y libros en la Residencia de Señoritas. La biblioteca durante la Segunda República» Cultura de la República: Revista de análisis crítico (CRRAC) (4): 113–132. ISSN 2530-8238..
- ↑ Manuel Morente Díaz. (2011). La mala semilla. Depuración de libros y bibliotecas en Córdoba.. .
- ↑ «Severina María del Carmen Guerra San Martín» Todos (...) los Nombres_.