Sevilla Fútbol Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sevilla Fútbol Club
Sorrera 1890ko urtarrilaren 25a (128 urte)
Futbol zelaia Ramón Sánchez Pizjuán
(edukiera: 45.500 lagun)
Presidentea Espainia José Castro Carmona
Entrenatzailea Italia Vincenzo Montella
Liga La Liga
2016-17 Lehen maila, 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Sevillaren partida 1961ean.
2010-11 denboraldiko taldea.
Ligako partida Eibarren, 2016-17 denboraldian.

Sevilla futbol taldea Espainiako futbol talde bezala eta sozietate anonimoa bezala antolatutako taldea da. Bere egoitza nagusia Sevillan du, Andaluziako komunitate autonomoaren hiriburuan eta gaur egun Lehenengo Mailan jokatzen du. 1890ko urtarrilaren 25an sortu zen eta bere lehenengo presidentea Edward Farqueharson Johnston ingelesa izan zen. Geroago, sozietateen erregistroan izena eman zuen 1905ko urriaren 14an. Momentu horretan bere presidentea José Luis Gallegos Arnosa zen.

Ramón Sánchez Pizjuán, Sevilla futbol taldearen estadio ofiziala da. Nervión auzoan dago kokatuta eta izenaren zergatia taldearen presidentea hamazazpi urtez izan zenaren omenez da. 42.714 ikusle sartzen dira. Titulu erregional, nazional eta internazional gehien dituen Andaluziako taldea da; Ligako txapelduna izan da urte batez eta lau bider txapeldunorde. Bost Errege kopa, bost UEFA kopa, Espainiako SuperKopa bat eta Europako Super kopa bat ere irabazita dauzka. 73 denboraldi egon dira Lehenengo Mailan eta 13 Bigarrenean. Munduko talderik hoberena 2006-2007 izendatu zuen Historia eta Estatistika Federazio Internazionalak.

Erakunde honek hainbat jokalari eman dizkio Espainiako selekzioari; adibidez, Spencer 2012an, Jesus Navas, 2010 eta 2012 eta Alvaro Negredo. Beste maila batzuetan ere ditu talde garrantzitsuak, adibidez, Sevilla Atlético, 1950 sortua eta orain Bigarren mailan jokatzen duena.

2005 ehun urte bete zituen bere sorkuntzatik, zeren eta 2005 ez ziren 1890ko datuak ezagutzen eta 1905 sortu zela pentsatzen zen. Milaka ekintza sozial eta kiroletakoak egin ziren. Horren ondorioz, oso ezaguna egin dira Mendeurreneko Himnoa eta bandera. Sevilla futbol kluba lehia historikoa mantentzen du Real Bestis Balompié taldearekin eta talde honen kontra burutzen da derbi sevillarra.

Sevillako football clubeko hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola Sevillan XIX mendearen amaieran britaniarren eskutik sartu zen. 1890.urtean, urtarrileko 25an ospatzen den Burns gaureko tradizioa aprobetxatuz, britaniar eta Espainiako jendea osatutako talde bat klub bat sortzeko ideia eduki zuten. Klub horrek Football Association-ren erregelak bete behar zituela adostu zuten. Sortutako herriaren izena eramango zuen (Sevilla) eta football eta ez rugby praktikatzen zuela adieraziko zuten (Football Club).

Sevilla Football Clubaren lehenengo presidente Edward Farqueharson Johnston izan zen, lehenengo idazkaria Isaías White Méndez eta lehenengo kapitaina Hugo MacColl.

Kluba sortu eta hilabete bat geroago, Isaís White idazkaria, gutun baten bidez, Huelva Recreation Club-aren sekretarioa, E.W Palin, gonbidatu zuen partidu bat jokatzera. Partidu hau Sevillan jokatu zen, 1890ko martxoaren 8an eta Espainiako lehen partidu ofiziala izan zen. Paertidua Sr. Johnstonek arbitratu zuen eta Sevillak irabazi zuen 2-0. Partidua 150 pertsona ikusi zuten. Sevilla Football Club partiduak jokatzen segitu zuen denboran zehar eta taldea ingelesez, alemaniarrez eta espainiarrez zegoen osatuta batik bat.

Sevilla Futbol Klubaren estatutuak 1905ko urriaren 14an sinatu ziren eta klubaren lehenengo zuzendaritza Jose Luis Gallegos, presidentea; Manuel Jimenez de Leon, sekretario eta diruzaina; Juan Mejias, Samuel Hammick, Manuel Zapata Castañeda eta Charles Langdon, bokal gisa. Zuzendaritza Manuel Jiménez de Leónen etxean ipini zen.

Jakina da esate baterako Huelva Recreation Clubaren aurka 1890an talde sevillar batek jokatu zuela.. Garai hartako kluben artean 1890an Sociedad de Foot Ball sortu zen, gerora Sevilla Fútbol Club bihurtuko zena. Garai hartako talde guztien artean mantentzen den bakarra da.

1907an taldean banaketa izan zen eta taldea utzi zutenek Betis Football Club eratu zuten. Garai hortan bazen hirugarren talde bat ere Sevilla Balompié. Azken bi talde hauek bat egin zuten 1914ean Real Betis Balompié eratuz. Ordutik aurrera hau izan da Sevillaren etsai amorratua.

Andaluziako Kopan nagusitasun handia erakutsi zuen urte haietan, baina Estatu mailan ez zuen emaitza aipagarririk izan.

Ligan parte hartzearen hasiera (1928-1934)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga 1928an sortu zen eta Espainiako Federazioa adostu zuen Lehenengo Dibisioa hamar talde osatuko zutela: momentura arte Errege Kopa irabazi zuten sei taldeek, Errege Koparen txapeldunordeak eta kanporatzea batetik aterako zen beste talde bat. Kanporatzearen finalera Sevilla eta Racing de Santander heldu ziren eta Racingek garaile atera zen. Sevillak Bigarren Dibisioan geratu zen eta Lehenengo Dibisioan ez zegoen Andaluziako talderik.

!928ko urriaren 7an inauguratu zen Sevillako estadio ofiziala; Nervión estadioa, Eduardo Dato etorbidean eta ligako lehenengo partida jokatu zen estadioa izan zen. Bigarren dibisioan jokatu zen lehenengo derbi Sevilla eta Betis taldeen artean eta azken honek irabazi zuen 1-2. Denboraldi horretan, Sevilla Lehenengo Dibisiora igo zen. Baina urte horretan ez zen gaur egun bezala; lehenengo Dibisiora igotzeko dibisio horren azkenengo klasifikatuaren kontra jokatu behar zen. Urte horretan Malaga F.C geratu zen azkenik eta Sevillaren kontra jokatu zuen. Malagak garaile atera zen eta horren ondorioz, Sevilla Bigarren Dibisioan geratu zen.

1932an klubaren presidentea aldatu zen eta Ramon Sanchez Pizjuán Muñoz ipini zen. 1941.urtera arte egon zen presidente gisa eta geroago, 1948tik 1956 arte. Presidente hau egon zen denboran, Sevillak Hirugarren dibisiora jaisteko zorian egon zen eta ondorioz, hurrengo denboraldian kalera bota zuten

Lehenengo titulu garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainaiko Liga eratzearekin batera taldearen maila hobetuz joan zen, batez ere 1932an Ramón Sánchez-Pizjuán presidente bihurtzean. 1934ean lehen mailara igotzea lortu zuten eta lehenengo tituluak iritsi ziren; 3 Kopa (1935, 1939 eta 1948) eta 1945-46ko Liga, momentuz lortu duten liga bakarra. Ramón Encinas zen entrenatzailea eta jokalari aipagarrienak aldiz Busto, Joaquín, Villalonga, Alconero, Félix (Antúnez), Eguiluz, López, Arza, Araujo, Herrera eta Campos.

50. hamarkadan ere talde garrantzitsua izaten jarraitu zuen. Helenio Herrera entrenatzaile zuela Ligako lehen 5 postuetan bukatzen zuen urtero. 1957an bigarren ere egin zuen eta Europako Kopan parte hartu zuen. 1956an Ramón Sánchez-Pizjuán presidente-ohia hil zen.

Lehenengo Dibisiorako igoera (1934)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934ko otsailaren 18an Sevillako taldea Lehenengo Dibisiorako igoera lortu zuen Atletico de Madrilen kontra jokatutako partidua irabazi eta Ligan lehenengo lekuan geratu ostean. Honen ondorioz, taldearen jarraitzaile asko Madrilera abiatu ziren , baina bueltako bidean istripu ikaragarri bat egon zen eta bederatzi hildako eta 50 zauritu egon ziren. Normala izan zenez, igoerarengatik prestatutako festa guztiak eseki egin ziren. Urte horretan Guillermo Campanal eta Fedek selekzio nazionalarekin debutatu zuten Italiako mundialean. Igoera hau lortu zuten 11 jokalariak hauek izan ziren: Eizaguirre, Deva, Euskalduna, Fede, Segura, Alcázar, Caro, Tache, Campanal, Torrontegui eta Tejada.

Guda Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guda zibilaren ondorioz Liga hiru urtez egon zen jokatu barik eta futbola aginte militarren menpe egon zen. Sevillan alderdi frankistan zeuden talde lokalen jokalari gehienei hirira bidali zituzten futbola han praktikatzeko. Partidu mesedegarri asko jokatu ziren baita hainbat txapelketa erregional. Bestalde, Sevillako talde askotan jokatzen zituzten jokalari askok beren herrietan zeuden oporrak pasatzen eta alderdi errepublikanoak geratu zirenak armadara sartu ziren. Sevilla taldeko Campanal jokalariari gudaren hasiera bere jaioterrian hartu zuen, Asturiasen, eta armada errepublikanoan borrokatu ostean eta Ipar frontea jausi ostean, Sevillara bueltatu zen. 1936ko urritik 1938ko abendura, Sevillak 66 partida lagunartekoak jokatu zituen eta horietatik 55 irabazi zituen. Bestalde, Guda Zibilean, 1938an hain zuzen ere, taldeak Nervión zelaia aurkitzen zen lurrak erosi zituen, momentu hartara arte alokatuta zegoelako. Lur horiek ez zuten bakarrik zelaia zegoen tokia okupatzen, baizik eta hainbat lurzoru gehiago non bi hamarkada geroago zelai berria altxatu zuten.

Krisi ekonomikoa eta kiroletakoa (1960-1975)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960 hamarkadan, Sevilla talde krisi ekonomiko batean murgildu zen zelai berria altxatzearen zorrak gero eta handiagoak egin zirenean. Honen ondorioz, bere jokalari hoberenak saltzeko beharrean ikusi zen taldea: Ruiz Sosa, Atletico de Madrid taldera; geroago, Francisco Gallego, F.C Barcelonara (Jokalari honen salmenta afizioa sutu zuen); azkenik, Agüero, Real Madrid taldera.

1967/68 denboraldian, 31 urtez Lehenengo Dibisioan egonda, Bigarren Dibisiora jaitsi ziren. Baina hurrengo urtean, berriro igo ziren. Igoera hau lortu zuten 11 jokalariak hauek izan ziren; Rodri, Santos Bedoya, Costas, Toni, Pazos, Hita, Berruezo, Bergara, Lebrón, Eloy II eta Lora. Denboraldi horretan egon zen entrenatzailea Juan Arza zen eta klubaren presidentea Cisneros Palacios.

1969/70 denboraldian Max Merkel entrenatzaile austriarra heldu zen klubera. Gizon honek “Míster Látigo” ezizenez ezagutzen zen, erabiltzen zituen diziplina eta entrenamendu teknikak oso gogorrak zirelako. Denboraldi horretan hirugarren postuan amaitu zuten Liga eta Lora eta Hita aurrelariak selekzio internazionalarekin jokatu zuten. Bestalde, urte gutxi geroago beste krisi batean sartu ziren eta 1972/73 denboraldia Bigarren Dibisiora jaitsi ziren berriro ere. Denboraldi horretan ere Pedro Berruezo jokalariak bat bateko heriotza pairatu zuen Pontevedra F.C kontrako partidua jokatzen ari zuen bitartean.

80 eta 90 hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80. hamarkada lehen mailan hasi zuen eta Miguel Muñoz entrenatzailearekin UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen bi urtez jarraian. Belaunaldi berri bat azaldu zen Buyo, Francisco eta Pintinho izanik jokalari izarrak. Hamarkadaren bukaeran Dasáyev eta Polster izan zituen eta 1992/93 denboraldian Maradona bera ere artu zen taldean. Emaitzak hala ere ez ziren ikusgarriak izan, UEFArako sailkapen batzuk baino ez.

Gastaturiko diruak krisi berri bat abiarazi zuen eta 1997 eta 2001 artean bigarren mailan bi aldiz egon zen.

Krisi berria (1995-2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995.urtean Kirol Legea atera zen; lege hau sozietate anonimoak ziren talde guztiak behartzen zituen paper batzuk sinatzera non bere zor guztiak epe batzuetan ordaindu behar zituztela. Zoritzarrez, Sevilla eta Celta de Vigo ezin izan zituzten epe horiek eta automatikoki Bigarren Dibisio Bra jaitsi ziren eta beraien ordez, Valladolid eta Albacete taldeak igo ziren. Sevilla eta Celta de Vigoren milaka lagun manifestaldi ugari antolatu zituzten beraien taldeen interesak defendatzeko. Pertsona horien presioa eta bi taldeen probak lortu zuten Federazioak atzera bueltatzea, baina ez zituzten Valladolid eta Albacete taldea Bigarren Dibisiora bueltatu. Ondorioz, Lehenengo Dibisioa 22 talderekin osatu zen baina bakarrik bi urte iraun zuen.

Desegonkortasun horren ondorioz, urte horretan Sevillak lau presidente eta hiru entrenatzaile izan zituen. Lehengoz, Luis Cuervas presidentearen dimisioa heldu zen. Postu hori Francisco Escobarrek okupatu zuen eta honen ondoren Jose Maria Gonzalez de Caldas egon zen urte batez. 1997.urtean Rafael Carrionek hartu zuen presidentearen lekua eta 2000.urtera arte egon zen. 1996/97 denboraldia taldea Bigarren Dibisioara jaitsi zen berriz ere eta bi urtez egon zen hor, 1998/99 denboraldian berriro igo ziren arte. XXI.mendea hasi zenean, Roberto Ales bereganatu zuen presidentearen lekua. Momentu horretan klubaren egoera ez zen oso egonkorra, berriz ere jaitsi zirelako Bigarren Dibisiora (2000/01 denboraldian) eta ez zituen garrantzi handiko jokalaririk, beteranoenak erretiroa hartu zutelako eta besteak beste talde batzuetara eraman zituztelako kapitala lortzeko asmoz, adibidez, Marchena, Jesuli edo Tsartas.

Momentu ahul horietan entrenatzaile ezezagun bategatik apustu egin zuten: Joaquin Caparros. Taldean egon zen lehenengo denboraldian, Bigarren Dibisioko txapeldunak egin zituen Liga amaitu baino hiru jornada lehenago.

XXI mendea: Europako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an José María del Nido presidente izendatu zuten eta taldearen aro berria hasi zen. 2005ean ehungarren urte urrena zela eta diru asko inbertitu zen eta denboraldi hartan UEFA Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen. Hurrengo urtean berriz irabazi zuen UEFA Kopa. Urte hauetan Ligarik irabazterik lortu ez bazuen ere Erregearen Kopan bi aldiz nagusitu zen 2007an eta 2010an.

Azken denboraldiak oso gorabeheratsuak izan ditu eta 2012 eta 2013ko ligetan 9. postuan bukatu du. 2013-14 denboraldiak ere antzekoa izango zela zirudien baina denboraldiaren bukaeran izandako ekinari esker UEFA Europa League hirugarren aldiz irabaztea lortu zuen. Ligan 5. egin du azken bi urteotan. 2014-15 urtean ere iritsi da UEFA Europa Leagueko finalera eta oraingoan FC Dnipro Dnipropetrovsk talde ukrainarra gainditu du 3-2 emaitzaz.

2015-16 denboraldia ere bikaina izan da, ligan 7. egin duen arren bi final jokatzeko sailkatu da, UEFA Europa League eta Espainiako Errege Kopa. Europa Leaguea hirugarren aldiz jarraian irabazi du eta bosgarrena izanik garaikurraren jabe egin da. Errege Kopa aldiz luzapenean galdu zuen Bartzelonaren aurka. 2016-17 denboraldian laugarrena izan da Ligan eta Txapeldunen Ligako final zortzirenak jokatu ditu.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillak erabili duen uniformea ez da ia aldatu denboran zehar. Hasieran, jokalariek kamiseta zuria, praka zuria eta galtzerdi beltzak, gauza hauek errezak baitziren lortzeko. Klubaren lehenengo presidenteak erlazio estua zutenez Sunderland hiriarekin, Hugo MacColl, klubaren lehenengo kapitaina, Sunderland AFC taldeari uniforme bat eskatu zien; marra txuri gorri zituen kamisetak. Azkenean, 1913itk 1945 arte erabili ziren kamiseta hauen uniforme aldizkako gisa. 1961tik aurrera galtzak aldatu ziren eta zuriak eta gorriak erabiltzen hasi ziren. 2005 galtza beltzetara bueltatu ziren. Honekin batera, kamiseta zuriari detaile gorriak jartzen hasi ziren lepoan eta mahuketan.

Uniformeak eta taldeko materiala saltzeak diru sarrera asko ematen duenez klubari, Sevillaren zuzendaritza akordatu zuen urtero uniformea aldatzea, Lehenengo Dibisioko talde guztiak egiten duten moduan..

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
hasieran
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910-1912
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1913-1960
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1961-2004
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2005-tik

Etxeko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018

Kanpoko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-18 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 74
  • Denboraldiak 2. mailan: 13
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (1945-46)

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko irailaren 4an[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Argentina ATE Mariano Barbosa
2 Frantzia ATZ Benoît Trémoulinas
3 Katalunia ATZ Fernando Navarro (kapitaina)
4 Polonia ERD Grzegorz Krychowiak
5 Portugal ATZ Diogo Figueiras
6 Portugal ATZ Daniel Carriço
7 Frantzia AUR Kévin Gameiro
8 Uruguai ERD Sebastián Cristóforo
9 Kolonbia AUR Carlos Bacca
10 Espainia ERD José Antonio Reyes
11 Brasil ATZ Cicinho
12 Espainia ERD Vicente Iborra
13 Portugal ATE Beto
Zbk. Postua Jokalaria
14 Galizia AUR Iago Aspas (Liverpoolek utzia)
15 Frantzia ATZ Timothée Kolodziejczak
17 Galizia ERD Denis Suárez (Barcelona B-k utzia)
18 Katalunia AUR Gerard Deulofeu (Bartzelonak utzia)
19 Argentina ERD Éver Banega
20 Espainia ERD Vitolo
21 Argentina ATZ Nicolás Pareja
22 Espainia ERD Aleix Vidal
23 Espainia ATZ Coke
24 Katalunia ATZ Alejandro Arribas
25 Kamerun ERD Stéphane Mbia
26 Espainia ERD Luismi

Utziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
Espainia ERD Javi Hervás (Sabadellen)
Txile ERD Bryan Rabello (Luzernen)
Espainia AUR Manu del Moral (Eibarren)
Zbk. Postua Jokalaria
Errumania AUR Raul Rusescu (Steaua Bucureștin)
Senegal AUR Baba Diawara (Getafen)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945/46

1935, 1939, 1948, 2007, 2010

2007

Andaluziako txapelketak: 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916/17, 1918/19, 1919/20, 1920/21, 1921/22, 1922/23, 1923/24, 1924/25, 1925/26, 1926/27, 1928/29, 1929/30, 1930/31, 1931/32, 1935/36, 1938/39 eta 1939/40

Nazioarteko txapelketak: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006

2005/06, 2006/07, 2013/14, 2014/15, 2015/16

Lagunartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946, 1954, 1960, 2011

1975, 1985, 1996, 2005

1955, 1956, 1957, 2004, 2008, 2009, 2013

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa Eur. Superkopa Mundua
1999-2000 20.a 1/32
2000-01 1.a (2. mailan) 1/64
2001-02 8.a 1/32
2002-03 10.a 1/4
2003-04 6.a 1/2
2004-05 6.a 1/4 1/8 (Europa League)
2005-06 5.a 1/8 1.a (Europa League) 1.a
2006-07 3.a 1.a 1.a 1.a (Europa League) 2.a
2007-08 5.a 1/8 1/8 (Txapeldunen Liga)
2008-09 3.a 1/2 1/32 (Europa league)
2009-10 4.a 1.a 2.a 1/8 (Txapeldunen Liga)
2010-11 5.a 1/2 1/16 (Europa League)
2011-12 9.a 1/8
2012-13 9.a 1/2
2013-14 5.a 1/16 1.a (Europa League) 2.a
2014-15 5.a 1/4 1.a (Europa League) 2.a
2015-16 7.a 2.a 2.a 1.a (Europa League) 2.a
2016-17 4.a 1/8 1/8 (Txapeldunen Liga)

Ezkutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sevilla Fútbol Club Aldatu lotura Wikidatan

Sortu zenetik, klub honel hainbat ezkutuaren diseinu erabili ditu. Erabiliena bi zirkulu zentrokide eta haien erdian klubaren izena eta estatutuak onartu ziren data ipintzen zuen: “ SEVILLA FOOT-BALL CLUB 1905”. Barrualdeko zirkulua, fondoa zuria zuena, SFC zeukan idatzita, gaur egun dagoen ezkutua daukan moduan.

1908tik 1921 arte jokalarien kamisetetan bihotza dagoen lekuan zeramaten Juan Lafita diseinatutako ezkutua. 1921.urtean Pablo Rodriguez Blanco, ezkutu berri bat diseinatu zuen Sevillarako. Klubaren zuzendaritza arrera ona eman zion eta urriaren 16 estrainiatu zen. Hau da gaur egun arte mantendu den ezkutua.

Himnoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevilla taldea bi himno ofizial ditu;

Sevilla F.C-ren himno ofiziala: Himno hau 1983.urtean egin zen. Letra Angel Luis Osquiguilea de Roncales idatzi zuen eta musika Manuel Osquiguilea de Roncales konposatu zuen.

Sevilla F.C ehun urte egin zituenekoa: 2005 Javier Labandon El Arrebato konposatu zuen Sevilla F.C 100 urte ospatzen zuelako. Himno hau Espainiako kluben artean gehien saldu zen himnoa izan zen eta 2006 gehien saldu ziren diskoen artean bigarrena izan zen. 2006 ko urriaren 6an Ramon Sanchez-Pizjuanen urreko diskoa eman zieten himno honengatik.

2017-18 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Deportivo Coruña | Eibar | Espanyol | Getafe
Girona | Las Palmas | Leganés | Levante | Málaga | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Vila-real
  1. Sevilla FC Primer equipo (Plantilla). 2014.09.04