Sex Pistols

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sex Pistols
Johnny Rotten
Datuak
JatorriaLondres (Erresuma Batua)
Musika motaPunka
Urteak1975 - 1978
Produkzioa
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.sexpistols.com
IMDB: nm1797465 Facebook: sexpistolsofficial Twitter: pistolsofficial Instagram: sexpistols MySpace: sexpistolsofficial Youtube: UCcjWoLUPOkEVhevjI8DB5vQ Spotify: 1u7kkVrr14iBvrpYnZILJR iTunes: 3184277 Last fm: Sex+Pistols Musicbrainz: e5db18cb-4b1f-496d-a308-548b611090d3 Songkick: 264775 Discogs: 31753 Allmusic: mn0000418740 Deezer: 3299 Edit the value on Wikidata

Sex Pistols punk musika taldea zen, Londresen 1975ean sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian Erresuma Batuan, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra ondu (Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols). Taldearen abestirik ezagunetarikoak God save the Queen eta Anarchy in the U.K. dira.

Sex Pistolsen hasierako kideak hauek ziren: Johnny Rotten abeslaria, Steve Jones gitarra-jotzailea, Paul Cook bateria-jotzailea eta Glen Matlock baxu-jotzailea. Sid Viciousek ordezkatu zuen Matlock 1977ko hasieran. Malcolm McLaren enpresariaren zuzendaritzapean, hautsak harrotu zituzten Erresuma Batuan. Maiz, kontzertuek oztopo ugari zituzten antolatzaile eta agintariekin, baina leporaino betetzen ziren.

1978ko urtarrilean, AEBetan zehar bira istilutsua egin ondoren, Rottenek taldea utzi zuen. Hurrengo hilabeteetan, gainerako hiru kideek kantak grabatu zituzten Sex Pistolsen historia islatu zuen filmerako: The Great Rock 'n' Roll Swindle. Sid Vicious 1979ko otsailean hil zen, heroinaren gaindosiak jota. Besteak 1996an batu ziren berriz, Filthy Lucre Tour izeneko bira egiteko. 2002az geroztik, gehiagotan elkartu dira show eta bira gehiago egiteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]