Sexu eraso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sexu eraso
Deskribapena
MotaSexu-delitua
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-9E960.1
MedlinePlus001955
eMedicine001955

Sexu erasoa pertsona baten aurka eta bere sexu askatasunaren aurka burututako edozein sexu izaerako bortizkeria da (indarkeria edota mehatxuak erabilita). Nahiz eta sexu erasoak bortxaketekin lotu ohi diren, orokorrean bortxaketaren definizioaren barnean ez dauden beste bortizkeria mota batzuk ere har ditzake.

Sexu erasoa zer den edo zer ez den erasoa gertatu zen jurisdikzioko legeek zehazten dute, horrek tokian tokiko, gizarte edo kultur ikuspegien arabera bere definizioa aldakorra izatea dakar.

Sexu erasoaren barnean bortxaketa, bagina edo uzki sarketa nahiz aho sexu derrigortuak, sexu harreman derrigortuak, ukituak eta muxuak, adingabeen sexu abusua, drogek errazturiko sexu jarduerak eta biktimarekiko sexu izaerako tortura daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.