Sexu kasual

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sexu kasuala edo noizbehinkako sexua gau bateko topaketatik harreman erromantiko baterainoko lotura izan dezaketen pertsonen arteko sexu-praktika definitzeko erabiltzen den terminoa da[1]. Espektro zabal horrek pertsonen arteko harreman ugari engloba ditzake eta alor soziologikoak ikertzen ditu, bereziki azken urteetan.

Definizio honek barne hartzen ditu harreman heterosexualak zein homosexualak eta edozein sexu-orientazio eta generoko pertsonek praktika dezakete. Komunean daukatena, zera da, printzipioz ez dela harreman jarrai bat eta helburu nagusia plazer sexuala lortzea izan ohi dela.

XX. mendearen amaieran, oreka sozial bat lortu da gizon eta emakumeen artean; gertakari hau teknologia berrien hazkuntzak lagundu du. Esate baterako, sexu kasuala praktikatu nahi duten edo gau bateko erlazio baten bila dabiltzan pertsonak aurkitzeko webguneak.

Historia eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noizbehinkako sexuaren jatorriak zuzenean lotuta daude giza sexualitatearen historiarekin. Erdi Aroaren etorrerarekin eta erlijioa gizarte-estamentu indartsu gisa hartzearekin, noizbehinkako sexua definizioz aldatu eta egintza lizuntzat hartu zen. Hori ez zen izan oztopoa ohiko jarduera izateko; egintza hori, gizonek edo emakumeek egiten zutenaren arabera, zigor txikia edo larria zen, hurrenez hurren. Debeku hori praktika honekin batera dator gaur egunera arte. XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan zehar, korronte humanisten eraginari esker, noizbehinkako sexuak ez zuen tabu estatusa aldatu. Hala ere, azterlan sozial eta filosofiko horiek gizabanakoengan duten eragina aztertzen hasten dira gizarte-harremanen ikuspegitik. XX. mendean, Sigmund Freud edo Michel Foucault bezalako autoreek noizbehinkako sexua jorratu zuten beren idazki garrantzitsuenetan. Era berean, 60ko hamarkadan Europan eta AEBetan iraultza sozial bat hasi zen, non desberdintasun sozial zaharrak alde batera uzten diren[2], emakumeen pisua gizonenaren berdina den gizarte bat bilatzeko[3]. Horri esker, emakumeek autonomia handiagoa lortzen dute gai sexualetan, bai eta noizbehinkako sexuaren asimilazio positiboa ere.

Praktikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topaketa bakarra

Gau bateko topaketa batean, parte hartzaileen artetik batek gutxienez ez dauka intentzio edo esperantzarik topaketa hori denbora luzerako harreman erromantiko edo sexual batean bilakatzeko. Sexu anonimoa topaketa mota hauetan sartzen da, normalean elkarren berri ez zeukaten pertsonen artean gertatzen da, askotan topaketa sexuala gertatzen den egunean ezagutzen dute elkar eta ez dute gehiago berriro elkar ikusten[4].

Afera

Afera sexu kasual topaketa bat da, lotura emozionalik edo denbora luzerako konpromisorik gabeko harremana da, plazer fisikoa barne hartzen duena. Musuetatik hasita, mota guztietako jarduera sexualak hartzen dira kontuan. Azterlarien arabera, afera eta sexu kasuala ohikoagoak dira gazteen artean, harreman serio batean sartu aurretik[5]. Gainera, teknologia berrien garapenarekin errazagoa da gauza beraren bila ari den jendea ezagutzea[6].

Ikasleekin egindako ikerketetan ikusi denez, sexu kasuala izaten duen perfil ohikoena klase altu edo ertaineko heterosexualak dira. Ikasle beltz eta latinoak portzentaia baxuagoak dituzte, langile-klaseko ikasle edo erlijio kristaueko gazteen moduan. Ikasle gay eta lesbianen datuek emaitza nahasiak erakusten dituzte; ikerketa batzuek diote heterosexualen maila berean hartzen dutela parte sexu kasualean, baina beste batzuen arabera, gutxiago gertatu ohi da, unibertsitateko festak ez direlako beti LGTB+ komunitatearekiko jatorrak[7].

Iowako Unibertsitateko afera kulturaren inguruko ikerketa batek egiaztatu zuen sexua izateko itxaroteak ez dituela harreman sendoagoak egiten etorkizunean. Horren ordez, garrantzitsuena harreman batean sartzerako garaian zituzten helburuak ziren. Gauzak horrela, afera bat beranduago harremana formalizatzeko helburuarekin hasten bazuten, etorkizunean afera harreman bilakatzen zen[8]. Beste galdeketa batean agertu zen unibertsitateko ikasleen adineko jendeak afera kopuru bikoitza izan duela lehenengo zitena baino[9]. Horrez gain, ikerketa batek erakutsi du penetrazioa barne hartzen zuten 100 aferetatik 69tan erabiltzen dela preserbatiboa[10].

Sexu sozial

Onuradun lagun terminoen bidez, pertsona batek laguna kontsideratzen duen edo laguntasunaren antzeko harreman bat daukan pertsona batekin sexu harremanak izatea deskribatzen da[11]. Ez daude harreman erromantiko esklusibo batean[12]. Alderdiek lotura emozional bat izan dezakete, baina, arrazoiren bategatik ez dute lotura hori harreman itxiraino igo nahi[13].

2011n The Journal of Sex Research-en argitaratutako ikerketa batek erakutsi zuenez, mota honetako erlazio batean zeuden bost emakumetatik bik eta bost gizonetatik batek euren harremana denbora luzerako harreman bat bilakatzeko esperantza zeukaten[14]. Harreman mota honek swinger-ekin desberdintasun garbiak ditu; izan ere, swingerrek badute ezarritako harreman bat eta erlaziotik kanpo sexua soilik bilatzen dute.

Aisialdiko sexua ere ezkondutako bikote ireki batean eman daiteke, ez ezkondu gabeko bikote irekietan bakarrik.

Swinging

Swingerrek arrazoi desberdin ugariren ondorioz bilatzen dute sexu kasuala. Askorentzat, sexuaren kalitatea, kantitatea edo frekuentzia handitzea da arrazoia[15]. Beste swinger batzuek euren bizi sexualari berrikuntzak gehitzeko edo kuriositateagatik praktikatzen dute sexu kasuala. Swingerrekin sexua praktikatzen duten swingerrak aurrez pentsatuta eta adostuta izan ohi dute kontu hau, beraz, ez da infidelitatearen sinonimoa[16]. Bikote askorentzat swinginga harremanari on egiten dion ohitura sanoa da, euren harremana sendotzen duena[17]. Beste batzuentzat dibertsioa eta aisialdia da soilik. Swinger festa bat edo bikote aldaketa festa bat bikote ezkonduek edo harreman luzea daukaten pertsonek bikoteak alda ditzaketen lekua da. Swinging-a kontextu desberdinetan eraman daiteke aurrera, espontaneoa izan daiteke (elkargune sozial batean, sexu klub batean…) edota aurrez prestatua (aurrez adostutako leku batean, hala nola, hotel bat).

Eragin soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren historian errotutako ekintza izan arren, nolabaiteko mesfidantza dago asmo hori publiko egiteko. Sexualitateari buruzko lehen ikerketak, oro har, XX. mende hasierakoak dira, Iwan Bloch alemaniar doktoreari esker, sexologiaren inguruko lehenengo aldizkaria argitaratu zuena. Askok bat egin zuten mugimendu horrekin, eta etorkizuneko ikasketetarako oinarriak ezarri zituzten horrela. Horien artean, 1948an egindako Kinsey Informe[18] garrantzitsuenetarikoa. Bertan, elkarrizketatu gehienek sexu kasuala erregularki praktikatzen zutela onartu zuten; dena den, askok sekretuan mantentzen zutela adierazi zuten errefusa sozial baten beldur zirelako.

Emaitza horiek beste azterlan batzuen abiapuntua izan dira, gizartea noizbehinkako sexua tabu gisa tratatzera eramaten duten arrazoiei buruz ikertzeko. Era berean, ikerketa zientifiko honek adierazi zuen elkarrizketatuak noizbehinkako sexua praktikatzera bultzatzen zituen arrazoietako bat erabiltzaileek sozialki desegokia zela jakiteak sortzen zuen asaldura-sentsazioa zela. Horri buruzko azken ikerketek pertsonak noizbehinkako sexua bilatzera bultzatzen dituzten horretan jartzen dute arreta. Duela hamarkada batzuetatik hona, noizbehinkako topaketa bat bilatzeko joera areagotu egin da gazteen artean. Horrela amaitu da Coloradoko Unibertsitateko Justin Lehmiller doktoreak egindako txostena[19]. Harreman mota hori bilatzera bultzatzen duten motibazioak, besteak beste, sexu-bulkada baten asebetetzea dira. Hala ere, txosten horrek berak adierazten du sen horren atzean egonkortasun emozional bat aurkitu beharra dagoela, harreman sozial eta sexualez gozatzearekin konbinatuta.

Fenomeno hori handituz joan da urteetan zehar. Zinema-industriak argudio hori erabili du bere azken superprodukzio askotan. Natalie Portman eta Ashton Kutcher protagonista dituen No Strings Attached eta Justin Timberlakek eta Mila Kunisek antzeztutako Friends with Benefits bezalako filmek noizbehinkako sexu-harremana dute ardatz. Premia biologikoa eta gizarte-gaitzespenaren binomioak sare sozialen erabilera errazten du noizbehinkako harreman baten bila, erabiltzaileari horri buruzko zenbait aurreiritzi moral isilarazteko beharrezko pribatutasun- eta konfidentzialtasun-sentsazioa ematen baitio.

Erlijioen gehiengoak ez ditu ontzat ematen ezkontzatik kanpoko sexu harremanak. Nagusiki, jende erlijioso zein ez-erlijiosoak antzeko sentsazioak izan ohi ditu sexu kasuala praktikatzean, emakume eta gizonen arteko desberdintasun handiak daudelarik[20]. Herrialde batzuetan, esate baterako, Pakistan, Kuwait edo Afganistan, ezkontzatik kanpoko edozein ekintza sexual legez kanpokotzat jotzen da[21].

Estatu Batuetako noizbehinkako harremanen kulturaren azterketaren arabera, noizbehinkako sexuak ez du laguntzen etorkizuneko harremanak indartzen[22]. 1998tik 2015era Brasilen egindako sexu-portaeraren azterketak erakutsi duenez, noizbehinkako harremanen gailurra 16-24 urtekoen adinean gertatzen da[23]. Praktika ohiko bilakatu da, jendeak lotsarik gabe kontatzen dituenean bere sexu-kasual praktikak eta gaiaren inguruan duen iritzi pertsonala[24]. Beste ikerketa batek erakutsi duenez, preserbatiboa penetrazioa aurrera eramaten den 100 harremanen artetik 69tan solilik erabiltzen da[10].

2007tik 2017ra hartutako datuek baieztatzen dute sexu kasuala murriztu egin dela gazteen artean. 2021eko ikerketa batek azaldu zuenez, alkoholaren kontsumoaren murrizketa, bideojokoen handitzearen ondorioz eta gurasoekin bizi den jende gaztearen kopuru altuagatik gertatu zen hau[25].

Badoo webgune mota honen adibide bat litzateke

Sexu kasuala Interneten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune asko daude pentsamolde bereko edo helburu berak dituzten pertsonekin zitak lortzeko aukera ematen dutenak. Mezu, korreo edo bideodei bitartez harreman birtual bat osatzen da, erabiltzaileek erabakitzen dutenean bizitza errealeko harreman bilaka daitekeena. Bilaketa metodo berri hauek merkatu enpresarial izugarria sortu du sexu kasualaren inguruan. Merkatu honek barne hartzen ditu mundu mailan herrialde askotan presente dauden enpresa multinazional asko eta asko. Ondorioz, milaka webgune daude erabiltzaileen bitartekari gisa aurkezten direnak[26].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Definition of CASUAL» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. «The Emancipation of Women» web.archive.org 2011-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  3. Milhausen, Robin R.; Herold, Edward S.. (1999). «Does the Sexual Double Standard Still Exist? Perceptions of University Women» The Journal of Sex Research 36 (4): 361–368. ISSN 0022-4499. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  4. «Anonymous Sex - TheBody.com» web.archive.org 2016-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  5. Sex for life : from virginity to Viagra, how sexuality changes throughout our lives. New York University Press 2012 ISBN 978-0-8147-2381-4. PMC 775685122. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  6. Orenstein, Peggy. (2016). Girls & sex : navigating the complicated new landscape. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-06-220972-6. PMC 933728410. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  7. (Ingelesez) Hamilton, Laura; Armstrong, Elizabeth A.. (2009-10). «Gendered Sexuality in Young Adulthood: Double Binds and Flawed Options» Gender & Society 23 (5): 589–616.  doi:10.1177/0891243209345829. ISSN 0891-2432. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  8. (Ingelesez) «'Hookups' can turn into meaningful relationships, study suggests» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  9. (Ingelesez) Bradshaw, Carolyn; Kahn, Arnold S.; Saville, Bryan K.. (2010-05-01). «To Hook Up or Date: Which Gender Benefits?» Sex Roles 62 (9): 661–669.  doi:10.1007/s11199-010-9765-7. ISSN 1573-2762. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  10. a b (Ingelesez) Fielder, Robyn. (2011). Prevalence and Characteristics of Sexual Hookups Among First-Semester Female College Students. .
  11. Jonason, Peter K.; Li, Norman P.; Richardson, Jessica. (2011-09-01). «Positioning the Booty-Call Relationship on the Spectrum of Relationships: Sexual but More Emotional Than One-Night Stands» The Journal of Sex Research 48 (5): 486–495.  doi:10.1080/00224499.2010.497984. ISSN 0022-4499. PMID 20672215. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  12. Bogle, Kathleen A.. (2008). Hooking up : sex, dating, and relationships on campus. New York University Press ISBN 978-0-8147-9111-0. PMC 213815850. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  13. Belle, Heather; Fiordaliso, Michelle. (2009). Everything you always wanted to know about ex*. Naperville, Ill. : Sourcebooks Casablanca ISBN 978-1-4022-2923-7. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  14. (Ingelesez) «No Strings Attached? Many “Friends with Benefits” are Actually Hoping for Romance» Sex and Psychology 2012-01-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  15. «Swinging Pros and Cons - The Swinger Blog» web.archive.org 2012-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  16. «Today's Alternative Marriage Styles: The Case of Swingers. EJHS 2000» www.ejhs.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  17. (Ingelesez) Goodman, Hallie. (2017-09-01). «My Husband and I Are Happily Married — But We Want to Have Sex With Other People» Redbook (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  18. (Gaztelaniaz) Saavedra, Cristina. (2006). El Informe Kinsey. .
  19. (Ingelesez) Lehmiller, Justin. (2011). Sex Differences in Approaching Friends with Benefits Relationships. Journal of Sex Research, 275-284 or..
  20. (Ingelesez) Science, Norwegian University of; Technology. «Religious individuals regret having casual sex only slightly more» phys.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  21. (Ingelesez) Hallett, Vicky. (2016-08-20). «Romance Round The World: From Meet Markets To Covert 911 Calls» NPR (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  22. (Ingelesez) «Do Casual Hookups Ever Lead to Serious Relationships? | Psychology Today» www.psychologytoday.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  23. (Ingelesez) «Brazil Hook Up Guide For Singles And Couples» World Hookup Guides 2021-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  24. (Ingelesez) Springer. «Hooking up or dating: Who benefits?» medicalxpress.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  25. ww25.afftherecord.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).[Betiko hautsitako esteka]
  26. «Anonymous Sex - TheBody.com» web.archive.org 2016-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]