Shadi Ghadirian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shadi Ghadirian
Bizitza
Jaiotza Teheran, 1974 (46/47 urte)
Herrialdea  Iran
Familia
Ezkontidea(k) Peyman Hooshmandzadeh (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Islamic Azad University (en) Itzuli
Hizkuntzak persiera
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria

Shadi Ghadirian (persieraz: شادی قدیریان‎; Teheran, Iran, 1974) argazkilari irandarra da. Iran garaikidean bizi den emakume musulman gisa izandako esperientzien eragina du bere lanak, baina bere lana mundu osoko emakumeen bizitzarekin ere lotzen da. Zentsura, erlijioa, modernitatea eta emakumeen egoera aztertzen ditu. Akskhaneh Shahr argazkilaritza museoarentzat lan egiten du, argazkilaritza editorea da Irango www.womeniniran.com webgunean, eta www.fanoosphoto.com webgunea kudeatzen du, argazkigintzan espezializatutako webgunea, Irango lehena izateagatik bereizten dena.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shadi Ghadirianek Teherango Azad Unibertsitatean ikasi zuen argazkilaritza, eta Bachelor of Arts izeneko gradu-titulua lortu zuen.[3] Karrera hau aukeratu zuen argazkigintza bere burua identifikatzeko moduko arte azkarra zela uste zuelako, beti larri bizi baitzen. Peyman Hooshmandzadeh argazkilariarekin ezkonduta dago, eta Leyla izeneko alaba bat du.

1999an bere ibilbide profesionala hasi zuenetik, hemeretzi bakarkako erakustaldi aurkeztu ditu munduko hainbat lekutan, Podbielsky Contemporary Gallery (Berlin) eta Los Angeles County Muesum of Art (Kalifornia), esaterako. 1997tik, artean ikasle zela, talde erakusketa ugaritan parte hartu zuen herrialde askotan. Bere obra batzuk hainbat erakunderen bilduma publikoetakoak dira.[4]

Ghadirian 1998tik ari da argazki-serieak lantzen, gai nagusia emakume irandarraren nortasuna eta honek bere herrian bizi dituen kontraesanak izanik. Kontraesan hauek tradizioa eta modernitatea elkartzen direnean sorturikoak dira. Bere argazki guztietan, erretratatutako emakumeek beloa dute, nahiz eta ez den arreta jarri nahi duen elementua. Bere obraren gaia ez bada ere, egileak hori agertzea beharrezkoa dela uste du, gehien bat Iranen legez erabili behar delako.[5]

Egin nahi dituen argazki-irudiak planifikatzea eta aurreikustea da haren lan-metodologia. Horretarako, eguneroko bizitzan inspirazioa bilatzen du, eta zer argazki egin nahi duen zehatz-mehatz dakienean bakarrik sartzen da estudiora.[6] Izan ere, honela dio:

« "... batzuetan argazki bati buruz pentsatzen dut, eta hain osoki ikusten dut, non imajinatzen baitut hartua dudala. [La] Hori arriskutsua da, geroago konturatzen naizelako oraindik argazkia atera behar dudala". »
Shadi Ghadirian, Ruchira Guptaren elkarrizketa

Bere lehen argazki-seriea bere gradu tesia izan zen, Qajar (1998) deitu zuena. Hau, 1794 eta 1925 bitartean Iran gobernatu zuen persiar errege familia baten izena da. Ondoren, termino hau erabili zen XIX. mendean, dinastia hau gobernatzen ari zenean, herrialdearen bizitza deskribatzen duen estiloa izendatzeko. Ghadirianek familiako emakumeen erretratuak egin zituen garaiko dekorazioa emulatzen zuen estudio batean.[7] Serie honen berritasuna bizitza modernoaren berezko elementuak sartzean datza, hala nola, gaseosa-latak, musika-erreproduzitzaileak, eguzki-lenteak, etab. Irudi horiek tradizioaren eta modernitatearen arteko borroka, iraganaren eta orainaren batasuna, ohituren bizikidetza eta asmakuntza berriak irudikatzen dituzte.[5]Egilearen arabera:

« "Qajarren argazki-seriea egin nuenean, graduatu berria nintzen, eta une hartan bizitzaren dualtasunak eta kontraesanek kontraste hori erakusteko arrazoia eman zidaten: emakume batek ezin du esan zein garaitakoa den, bi larrainetako argazki bat, emakume nahasi bat, dituen objektuekin konektatuta ez dagoen emakume bat". »
Shadi Ghadirian, Qajar. Like Every Day

Bere hurrengo lana, Like every Day, urratzailea izan zen. Ghadirianek, emakume itxurako irudiak erretratatu zituen, baina, Irango Errepublika Islamikoan eraman behar duten derrigorrezko beloaren hutsunean, aurpegiaren ordez, tradizionalki beraientzat gorde izan diren etxeko objektu bat jarri zuen. Erratza, lapikoa, koladorea, plantxa, bola edo plastikozko eskularrua.[8]

Bere artea erregimenak onartzen du, baina egindako lan ugarik sektore erlijiosoenen kritikak jaso dituzte. Gaiak eta testuingurua kontuan hartuta, Ghadirianen lana politikoa da ezinbestean, baina argazkilariak ez du zuzenean aurkezten, "Umorea eta ironia" erabiliz baizik.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Qajar. 1998
  • Unfocussed. 1998
  • My press fhoto.1999
  • Like every Day. 2000
  • Be Colorful. 2002
  • West by east. 2004
  • CTRL + ALT + DEL. 2006
  • Nil,Nil. 2008
  • White Squar. 2009
  • Miss Butherfly. 2011

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SHADI GHADIRIAN» www.guildindia.com Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  2. «Mujeres Bacanas | Shadi Ghadirian (1974)» Mujeres Bacanas 2018-02-26 Noiz kontsultatua: 2021-02-11.
  3. (Gaztelaniaz) dice, Tyler Griffin. (2018-03-08). «Shadi Ghadirian: "Soy una mujer y vivo en Irán. Soy una fotógrafa y eso es lo único que sé hacer"» Descubrir el Arte, la revista líder de arte en español Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  4. «Press Release -- Staged and Documentary Photographs by Distinguished Young Female Iranian Artists» archive.constantcontact.com Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  5. a b «Shadi Ghadirian - Artist - Saatchi Gallery» saatchigallery.com Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  6. (Gaztelaniaz) «Woman Art House: Shadi Ghadirian -» PAC 2019-10-25 Noiz kontsultatua: 2021-02-12.
  7. (Gaztelaniaz) Torre, Isabel Domingo de la. Shadi Ghadirian: mujer, fotografía y conflicto | Amberes. Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  8. a b (Gaztelaniaz) Zafra, Ignacio. (2018-02-18). «Una fotógrafa feminista en Irán» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2021-02-11.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HEIJMANS, Annique, The vail as Signifier in Contemporary Art, Amsterdam, Universiteit van Amsterdam, 2011.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]