Edukira joan

Shadi Paridar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shadi Paridar

(2010)
Bizitza
JaiotzaTeheran1986ko uztailaren 2a (39 urte)
Herrialdea Iran
Jarduerak
Jarduerakxakelaria

Shadi Paridar (Teheran, Iran, 1986ko uztailaren 2a) 2004an Emakumeen Nazioarteko Maisu Handi titulua jaso zuen lehen xakelari irandarra da. Irango Emakumezkoen Xake Txapelketa lau aldiz irabazi du. Irango Emakumezkoen Xake Federazioko presidenteordea da.

2010eko urrian, Elo sailkapenean, 2253.a zen, Irango xakelari aktibo guztien artean 38.a, eta, garai hartan, herrialdeko emakume xakelarien artean, hirugarrena zen. 2250. postuan sailkatu zen 2021eko urtarrilean.

Gazteen lehiaketetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shadi Paridar zazpi urterekin hasi zen xakea ikasten. 1995etik 2001era (1373. eta 1379. urteen artean, Irango egutegian), herrialdeko 10, 12 eta 14 urtez azpiko emakumezkoen lehiaketetako txapeldun bilakatu zen, hurrenez hurren. 1996an, 9 urte zituela, Emakumezkoen Helduen Talde Nazionalean sartu zen.

1996an (1374. urtea, Irango egutegian), Teherango emakumezko jokalari heldu azkarrena bilakatua zen, eta, herrialde osoko mailan, hirugarrena. 1995ean, emakumezkoen ,maisu titulua irabazi zuen, eta, Frantzian jokatu ziren 12 urtez azpiko Munduko Txapelketetan 14. postua lortu zuen. 1999an, Iranen irekitako emakumezkoen lehen lehiaketa irabazi zuen, bere partida guztiak irabazita.

2000n (1378. urtea, Irango egutegian), hirugarren postua lortu zuen herrialdeko emakumezkoen helduen sailkapen nagusian, eta emakumezkoen selekziorako hautatu zuten lehen pertsona izan zen. Indiako txapelketetan, urte berean, parte hartu zuen 14 urtez azpiko bosgarren neska asiarra bihurtu zen.

2001ean, Shadi Paridar herrialdeko emakumezkoen txapeldun heldu bihurtu zen 9 partidatan 9 garaipeneko puntuazioarekin. Nazioarteko Emakumezko Maisu titulua lortu zuen.

2003an, Asiako 16 urtez azpiko nesken txapelketa irabazi zuen. Shadi Paridar izan zen, orduko hartan, Asiako hirien txapelketan hirugarren postua lortu zuen lehen emakume xakelaria.[1]

2004an, Shadi Paridarrek Antoaneta Stefanova emakumezkoen munduko xake txapelduna garaitu zuen Xake Olinpiadan. Orduan, Emakumeen Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratu zuen. Horrez gain, zilarrezko domina bat irabazi zuen banakako xake azkarrean, eta brontzezko domina bat taldekako xake azkarrean, Aretoko Asiako Jokoetan, Macaon, 2007an, eta brontzezko domina bat taldekako xakean 2009ko Asiako Jokoetan, Quang Ninhen, Vietnamen.

Shadi Paridar berriz ere 3. postuan sailkatu zen Asiako emakumezkoen taldekako xake txapelketan, 2003, 2005 eta 2008an, eta lehen banakakoa eta hirugarren taldea 2009an.[2]

Shadi Paridarrek normalean bere irekierak 1.e4rekin hasten ditu, fitxa zuriak dituenean.

Beltzekin, aldiz, 1.e4ri erantzuten dio siziliar defentsako Taimanov aldaerarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «بازی‌های برگزیده از شطرنج‌بازان کشورمان»، ماهنامه شطرنج، خرداد و تیر ۱۳۷۹، صفحهٔ ۴۳
  2. Paridar, Shadi Olimpbase: WOMEN'S ASIAN TEAM CHESS CHAMPIONSHIP

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]