Shafrira Goldwasser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shafrira Goldwasser
Shafi Goldwasser.JPG
Bizitza
Jaiotza New York1958ko azaroaren  14a (60 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Israel
Bizilekua Israel
Hezkuntza
Heziketa Carnegie Mellon Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Tesi zuzendaria Manuel Blum Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Johan Håstad Itzuli
Daniele Micciancio Itzuli
Amit Sahai Itzuli
Salil Vadhan Itzuli
Vinod Vaikuntanathan Itzuli
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, kriptografoa, matematikaria, informatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) Massachusetts Institute of Technology
Weizmann Institute of Science Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
people.csail.mit.edu/shafi

Shafrira Goldwasser (hebreeraz: שפרירה גולדווסר‎, New York-en jaioa 1958aningeniaritza elektrikoko eta informatikako RSA irakaslea da MITen(Massachusetts Institute of Technology), matematikako irakaslea ere bada Weizmann Institute of Science unibertsitatean, Israelen. Egindako ikerketa-lan oparoagatik[1][2][3] hainbat sari eskuratu ditu, tartean Turing saria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goldwasser New Yorken jaio zen 1958an. Matematika ikasketak egin zituen Carnegie Mellon Unibertsitatean (1979) eta ondoren informatika masterra (1981) eta doktoregoa (1983) egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean,  Berkeley-en. MIT (Massachusetts Institute of Technology)n[4] lanean 1983an hasi zen, eta 1997an bertako lehen RSA katedraduna bihurtu zen. MITen lan egiteaz gain, Weizmann Institute of Science unibertsitatean ere lanean hasi zen 1993an.[5] MIT-eko Computer Science and Artificial Intelligence Laboratoryko informatika teorikoko kidea da. 2012an Turing saria irabazi zuen. 2017an Kaliforniako Unibertsitateko informatika teorikoko Simons institutuko zuzendari bihurtu zen.

2016tik Duality Technologies-eko fundatzaileetako bat izan zen eta geroztik zientzialarien buru da, kriptografia teknika aurreratuetan eta segurtasunean aditua da eta aholkulari Proof of stake (PoS) bloke-kateez.[6]

Ibilbide zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goldwasser-en ikerketa-arloak konplexutasun konputazionala, kriptografia eta zenbaki-teoria konputazionala dira. Datu-kodeketan garrantzia handikoa den kriptografia probabilistikoaren asmatzaileetako bat izan zen.[7] Protokolo kriptografikoen diseinuan funtsezko tresna den Zero-knowledge proof metodoaren asmatzailekidea ere bada. Konplexutasun konputazionalaren teorian, hurbilketa-problemekin lan handia egin du, eta erakutsi du NP motako problema batzuk ebazteko zailak izaten segitzen dutela, nahiz eta soluzio hurbildu bat aurkitzea nahikoa izan.

Goldwasser-ek bi aldiz irabazi du konputazio-teoriaren arloan ospetsua den Gödel Saria (Kurt Gödel): 1993an “The knowledge complexity of interactive proof systems” artikuluarengatik eta 2001ean “Interactive Proofs and the Hardness of Aproximating Cliques” artikuluarengatik. Grace Murray Hopper saria (Grace Hopper) ere irabazi zuen 1996an, eta RSA Award in Mathematics 1998an. 2001ean Estatu Batuetako Arte eta Zientzietako Akademiarako aukeratua izan zen, 2004an Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalerako eta 2005ean Ameriketako Estatu Batuetako Ingeniaritzaren Akademia Nazionalerako. 2007an IACR (International Association for Cryptologic Research)-eko kide aukeratua izan zen.

2008-2009an Athena Lecturer Saria jaso zuen, Association for Computing Machinery batzordeak emana. Sari hori konputazioan nabarmendu diren emakumezkoei ematen zaie. 2010ean Benjamin Franklinen domina irabazi zuen Franklin Institutuaren eskutik.[8]. Gerora, etorri dira IEEE Emanuel R. Piore Award 2011ean, Turing Saria 2012 an eta Frontier of Knowledge award 2018an. ACMko kide izendatu zuten 2017an.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993an Gödel Saria (Kurt Gödel), “The knowledge complexity of interactive proof systems”[9] artikuluarengatik, konputazio-teoriaren arloan.
  • 1996an, Grace Murray Hopper saria (Grace Hopper), ACM-k emana (Association for Computing Machinery).
  • 1998an, RSA Award for Excellence in Mathematics, RSA Conference-k emana kriptografia modernoaren oinarri teorikoetan egindako ekarpenagatik.
  • 2001ean Gödel Saria (Kurt Gödel), “Interactive Proofs and the Hardness of Aproximating Cliques” artikuluarengatik, konputazio-teoriaren arloan.
  • 2001ean Estatu Batuetako Arte eta Zientzietako Akademiarako aukeratua izan zen
  • 2004an Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalerako aukeratua izan zen.
  • 2005ean 2005ean Ameriketako Estatu Batuetako Ingeniaritzaren Akademia Nazionalerako hautatua izan zen.
  • 2007an IACR (International Association for Cryptologic Research)-eko kide aukeratua izan zen.
  • 2008-2009an Athena Lecturer Award saria jaso zuen, Association for Computing Machinery (ACM-W) batzordeak emana. Sari hori informatikaren garapenean ekarpen garrantzitsua egin duten emakumezkoei ematen zaie.[10]
  • 2010ean Benjamin Franklinen domina irabazi zuen Franklin Institutuaren eskutik.[11]
  • 2011ean IEEE Emanuel R. Piore Award saria jaso zuen.
  • 2012 an Turing Saria[12][13][14], Silvio Micali-rekin batera, kriptografiaren eta konplexutasun konputazionalaren teoriaren arloetan egindako lanarengatik.
  • 2017an ACMko kide izendatu zuten.[15]
  • 2017an Kaliforniako Unibertsitateko informatika teorikoko Simons institutuko zuzendari bihurtu zen.[16]
  • 2017an Frontier of Knowledge award jaso zuen Micali, Rivest eta Shamir-ekin batera.[17]
  • 2018an, bere alma materra den Carnegie Mellon Unibertsitateak ohorezko gradu batekin saritu zuen.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)«Shafi Goldwasser - ACM author profile page» dl.acm.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  2. «Scopus preview - Scopus - Author details (Goldwasser, Shafi)» www.scopus.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  3. people.csail.mit.edu . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  4. «Shafi Goldwasser | MIT CSAIL» www.csail.mit.edu . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  5. (Ingelesez)«The Faculty of Mathematics and Computer Science» The Faculty of Mathematics and Computer Science . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  6. (Ingelesez)«DualityTechnologies: Protecting Privacy, IP & Regulation compliance» Duality Technologies . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  7. Probabilistic encryption 1984 doi:10.1016/0022-0000(84)90070-9.
  8. «Goldwasser, Stubbe named Franklin Institute laureates» MIT News . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  9. Goldwasser, S.; Micali, S.; Rackoff, C. (1985-12-01) The knowledge complexity of interactive proof-systems ACM 291–304. or. doi:10.1145/22145.22178 ISBN 0897911512 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  10. (Ingelesez)«The Faculty of Mathematics and Computer Science» The Faculty of Mathematics and Computer Science . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  11. «Goldwasser, Stubbe named Franklin Institute laureates» MIT News . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  12. Savage, Neil (2013-6) «Proofs Probable» Commun. ACM (6): 22–24 doi:10.1145/2461256.2461265 ISSN 0001-0782 . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  13. «Goldwasser and Micali win Turing Award» MIT News . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  14. «Goldwasser, Micali Receive ACM Turing Award for Advances in Cryptography — Association for Computing Machinery» web.archive.org 2013-03-16 . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  15. (Ingelesez)«ACM Recognizes 2017 Fellows for Making Transformative Contributions and Advancing Technology in the Digital Age» www.acm.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  16. (Ingelesez)Israel, Brett; October 10, Media relations|; 2017 (2017-10-10) «Shafi Goldwasser appointed director of the Simons Institute for the Theory of Computing» Berkeley News . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  17. (Gaztelaniaz)«homepage» Premios Fronteras . Noiz kontsultatua: 2018-12-28.
  18. (Ingelesez)University, Carnegie Mellon «Commencement Speakers and Honorary Degree Recipients - Leadership - Carnegie Mellon University» www.cmu.edu . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]