Shahpur Bakhtiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shahpur Bajtiar» orritik birbideratua)
Shahpur Bakhtiar

Irango Lehen Ministroa

Bizitza
JaiotzaIsfahan, 1914
HerrialdeaPahlavi Iran
HeriotzaSuresnes1991ko abuztuaren 6a (76/77 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Political Science (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoaNational Front (en) Itzuli
National Resistance Movement of Iran (en) Itzuli

Find a Grave: 21583 Edit the value on Wikidata

Shahpur Bakhtiar (Teheran, 1914ko ekainaren 26a - Suresnes, Frantzia, 1991ko abuztuaren 6a) irandar politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Sorbonako Unibertsitatean eta Bigarren Mundu Gerran Frantziako armadan boluntario sartu zen. Gerra bukatu eta bere herrira itzulitakoan Mossadeghen Fronte Nazionaleko kide egin zen. Laneko ministro izatera iritsi zen 1951-1953 bitarteko gobernu aldian. Irango Reza Pahlavi xahk Mossadegh buruzagi nazionalista kondenatu zuenean, politika utzi, eta abokatu-lanetan hasi zen bere kontura. Hala ere, hainbat aldiz atxilotu zuen xahren polizia pribatuak, erregimenaren aurkako ekintzak egin eta Fronte Nazionala berrantolatzen saiatu zelako salaketapean. Baina 1979an, Khomeini aiatolaren mugimendu fundamentalistaren iraultzaren presioa zela-eta, xahk Gobernua osatzeko deitu zuen. Bakhtiarrek onartu egin zuen, baina erreforma politiko eta sozial demokratikoagoak bultzatzearen baldintzapean. Hala ere, ez zuen aldaketak gauzatzerik izan, urte hartan bertan islamiar xiita fundamentalistek monarkia eraitsi eta boterea hartu baitzuten. Xiien buruzagiekin akordiorik lortu ez zuenez, Frantziara atzerriratu zen. 1980an atentatu bat izan zuen Parisen, baina kaltegabe atera zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]