Shaka (keinua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Surflarien artean oso hedatua dagoen shaka keinua.

Shaka Hawaiiko kultura eta surf kirolarekin loturiko keinu bat da. Hawaii uharteetan jatorria izan arren, XX. mendearen erdialdetik aurrera mundu osoko surflarien artean hedatu zen.

Esku bateko behatz lodia eta txikia luzatuak eta gainontzekoak itxiak mantenduz egiten da. Maiz keinua egiten den bitartean eskua zeharka astinduz nabarmenagoa egiten da. Surflarien artean esanahi anitzeko keinua da: "Kaixo", "Eskerrik asko", "Dena ongi", "Gero arte", "Agur", "Zaindu" edo "Lasai".

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shaka (keinua) Aldatu lotura Wikidatan