Shake It Up

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shake It Up
Bella Thorne & Zendaya 2011.jpg
Telesaila
Jatorrizko izena Shake It Up
Generoa teen sitcom Itzuli
American television sitcom Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Grabazio lekua(k) Chicago
Narratibaren kokapena Chicago
Sasoi kopurua 3
Atalak 75
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Chris Thompson
Zuzendaria(k) Joel Zwick Itzuli
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa It's a Laugh Productions Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Disney Channel Spain Itzuli
Disney Channel Itzuli
Hasiera-data 2010eko azaroaren 7a
Amaiera-data 2013ko azaroaren 10a
Kanpo loturak
disneychannel.disney.com/shake-it-up

Shake It Up (batzuetan Shake It Up! bezala ere estilizatua) Disney Channel telebista katearen jatorrizko telesaila da. 2010eko azaroaren 7an estreinatu zen Estatu Batuetan, eta 2013ko azaroaren 10an emititu zen saioaren azken atala. Telesailaren sortzailea Chris Thompson izan zen, eta Bella Thorne eta Zendaya antzezleek jokatu zuten protagonisten rola. Davis Cleveland, Roshon Fegan, Adam Irigoyen, Kenton Duty eta Caroline Sunshine aktoreek ere parte hartu zuten saioan.

2011ko martxoaren 16an telesailak bigarren denboraldia izango zuela argitaratu zen, eta Shake It Up: Break It Down izeneko diskoa kaleratu zen uztailaren 12an. 2012ko martxoaren 12an atera zen bigarren diskoa merkatura, Shake It Up: Live 2 Dance izenburupean; eta abuztuaren 17an, Shake It Up: Made In Japan izeneko 90 minutuko atal berezia ekoizten hasi ziren.

2012ko ekainaren 4an iragarri zen Shake It Up telesaileko langileak hirugarren denboraldia prestatzen zirela. Horrez gain, aurreko bi denboraldietan parte hartu zuen Kenton Duty aktore nagusiak telesailean ez zuela jarraituko adierazi zuten, baina atal batzuetan parte hartuko zuela. Hala ere, Kenton Duty ez zen hirugarren denboraldiko atal bakar batean ere azaldu. 2012ko urriaren 14an estreinatu zen hirugarren denboraldia, eta telesailaren azken denboraldia izango zela iragarri zen. Saioaren azken atala 2013ko azaroaren 10ean emititu zen.

Protagonistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia Denboraldia
1 2 3
Bella Thorne
CeCe Jones Nagusia
Zendaya
Rocky Blue Nagusia
Davis Cleveland
Flynn Jones Nagusia
Roshon Fegan
Ty Blue Nagusia
Adam Irigoyen
Deuce Martinez Nagusia
Kenton Duty
Gunther Hessenheffer Nagusia
Caroline Sunshine
Tinka Hessenheffer Errepikaria Nagusia

Errepikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia Denboraldia
1 2 3
R. Brandon Johnson
Gary Wilde Errepikaria
Anita Barone
Georgia Jones Errepikaria
Carla Renata
Marcie Blue Errepikaria
Ainsley Bailey
Dina Garcia Errepikaria
Buddy Handleson
Henry Dillon Errepikaria
Phil Morris
Curtis Blue Errepikaria
Jim Pirri
Uncle Frank Errepikaria
Leo Howard
Logan Hunter Errepikaria
Anthony Starke
Jeremy Hunter Errepikaria

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shake It Up telesailak hiru denboraldi izan zituen:

Denb. Atalak Estatu Batuak Latinoamerika Espainia
Hasiera Amaiera Hasiera Amaiera Hasiera Amaiera
1 21 2010eko azaroaren 7a 2011ko abuztuaren 21a 2010eko abenduaren 31 2012ko urtarrilaren 7a 2011ko apirilaren 8a 2012ko urtarrilaren 13a
2 28 2011ko irailaren 18a 2012ko abuztuaren 17a 2011ko abenduaren 22a 2013ko urtarrilaren 27a 2011ko abenduaren 23a 2013ko urtarrilaren 25a
3 26 2012ko urriaren 14a 2013ko azaroaren 10a 2011ko ekainaren 6a 2014ko martxoaren 29a 2012ko abenduaren 12a 2014ko apirilaren 11

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]