Shaktismo
Shaktismoa Shaktiren gurtzan oinarritzen den hinduismoaren dotrina, shivaismotik sortua eta hinduismo tantrikoarekin eta yogarekin lotura handia duena. Sahktismoarentzat, Shakti jainko ama da, eta yogien arabera gorputzean lo dagoen eta askatasuna iristeko esnatu behar den energia adierazten du. Hinduismo modernoko eskola nagusietako bat da; gaur egun, Bengala, Assam eta Orissa dira shaktismoaren gune garrantzizkoenak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.