Shala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shala
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k) Nusku Itzuli

Shala, Šala, Schala edo Šalaš hasieran Sumeriako Ama jainkosa zen. Denboraz beste zibilizazioetara zabaldu zen: babiloniarra, asiriarra eta hurritarra. Harekin ugalkortasun eta nekazaritza daude lotuta.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shala Ishkurrren emaztea da. Ishkur ekaitzen jainkoa da; akadioentzat Adad izena zuen eta, geroago ere, Dagan izena eman zitzaion. Bera zen begetazioaren eta zerealen jainkoa. Shalari batzutan ša šadî epitetoa ematen zaio eta espezialistek hortik Mesopotamiaren iparraldearekin lotu dute. Irudietan Shala aleak zabaltzen agertzen da, baita garagarburu batez ere; ondoan, tzanda dagoen ahari bat jartzen da.

MUL.APIN katalogoan Virgo konstelazioarekin identifikatzen zaion.

Konjuru liburu batzuetan Gibilen,[1] suaren jainko sumeriarraren ama bezela aurki dezakegu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Akadieraz Gerra.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jordan, Michael: Encyclopedia of Gods, Kyle Cathie Limited, 2.edizioa. 2002. ISBN 978-1-85626-453-2.
  • Jeremy Black eta Anthony Green, Gods, Demons and Symbols of Ancient Mesopotamia (Austin: University of Texas Press, 1992) ISBN 978-0-292-70794-8.