Shalimar lorategiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shalimar lorategiak
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Fort and Shalamar Gardens in Lahore
Hayat Baksh (Bestower of life) terrace - Shalimar Gardens.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Punjab
Division of PakistanLahore Division
District of PakistanLahore District
HiriaLahore
Koordenatuak31°35′9″N 74°22′55″E
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana2000 - 2012
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iii)
Erreferentzia171-002
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Shalimarreko lorategiak (punjabieraz eta urduz: شالامار باغ‎‎Shālāmār Bāgh) 1641 eta 1642 artean Punjab probintziako Lahore hirian eraikitako eraikuntza multzo historikoa da. Lorategiak hiru mailetako terrazetan antolatzen dira. Guztian, 410 iturri eta 5 ur-jauzi daude.[1] Lore eta landareen ugaritasuna handia da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Suvorova Errusiako Zientzia Akademiako Ekialdeko Ikasketen Institutuko irakaslearen arabera litekeena da "Shalimar" hitzaren jatorria «al-sha'imarât» (شاه العمارات ) -eraikinen erregea- arabierazko esalditik etortzea, denborarekin, edertasun handiko lorategiaren sinonimo bihurtu dena.[2] Ikerlariaren ustez, hitza ezin da sanskritotik etorri, gobernari musulman batek ez lukeelako inoiz hitz bakar bat ere erabiliko hizkuntza horretan errege-lorategi bat izendatzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategiak beheranzko hiru terraza mailakatu handitan daude, pabiloiekin, eta urmael artifizialetan atxikitako urak hartzen duen eremu handi batekin. Egitura horri esker, ur-jauziak sortu ahal izan ziren. Ubide multzo baten bidez, hormak nitxo txikiekin zulatuz isurtzen diren ur-jauziak eratzen dira. Bi terrazak oinplano karratua dute, gurutze batez lau zatitan banatuta. Erdiko terraza, berriz, angeluzuzena da, eta pabiloi eta kioskoz inguratutako urmael batek hartzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mogol dinastiako Shah Jahan enperadore musulmanak eraikitzeko agindua eman zuen.[1] Enperadoreak haren emazte faboritoaren oroimenez eraiki zuen, Mumtaz Mahal zeina hamalaugarren semea erditzerakoan hil baitzen.

1981. urtean UNESCOk Lahoreko gotorlekuarekin batera Shalimarreko lorategiak Gizateriaren Ondarea izendatu zuen.[3] Zoritxarrez, 2000. urtean lehenbizi, 2012an berriro ere, arriskuan dauden Gizateria Ondarearen zerrendan sailkatu zituen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Rehman, A.. (2009). «Changing concepts of garden design in Lahore from mughal to contemporary times» Garden History 37 (2): 205–217..
  2. (Ingelesez) Ahmed, Khaled. (2012-1-25). «The meaning of ‘Shalimar’» The Tribune.
  3. (Ingelesez) UNESCO. Fort and Shalimar Gardens in Lahore. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]