Shalom Harlow
Shalom Harlow | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oshawa (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | O'Neill Collegiate and Vocational Institute (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa eta zinema aktorea |
Altuera | 180 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
Shalom Harlow (Oshawa, Ontario, Kanada,1973ko abenduaren 5a) kanadar top modeloa eta aktorea da.[1]
Brooklynen (NY) bizi da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia eta lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harlow Ontario probintziako Oshawa udalerrian jaio zen 1973an. Gurasoak Sandi Herbert eta David Harlow izan ziren.[2] Bi neba gazteagoak ditu, Chris eta Nathan. Bere amak Shalom (שלום) deitu zion, hebreeraz "bakea" edo "kaixo" hitzaren esanahia. Aitak hainbat lan izan zituen gizarte-laguntzaile, higiezinen agente eta finantza-inbertitzaile gisa, bere amak, Sandi Herbertek, buruko arazoak zituzten helduekin lan egiten zuen bitartean.[3] Gurasoek 'Toronto inguruko hippyen komunitate batean' hazten utzi zioten, eta familiak askotan pasatzen zuen denbora bere herenaitonak eraikitako landetxean.[4][3]
Hasieratik, Shalomek ballet klaseak hartu zituen eta geroago hori ez zela berarentzat erabaki zuen, 2008an New York Times aldizkarian idatzitako artikulu batean adierazi zuen bezala: "Nire izaera errebeldea beti ateratzen da." Shalomek, aldiz, klake dantzaria izateko interesa agertu zuen, dantza egitean ateratzen zuen zarata soinua gustatzen zitzaion eta.[5][5] Shalom txiki-txikitatik zen arte-zalea, eta horrek, geroago, bere karrera profesional bihurtzera eraman zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Cure rock taldeak Toronton emandako kontzertu batean aurkitu zuten, eta justu institutua eta gero hasi zen modelo lanetan. Ordutik, aldizkari, argitaletxe eta moda-desfile askoren azaletan agertu da, eta filmetan aktore lanetan ere bai. Horrez gain, MTV House of Style saioa aurkeztu zuen Amber Valletta top modeloarekin batera. Diseinatzaile askoren modelo gogokoena izan zen denbora luzez, eta bere look-a publizitatearen eta goi-mailako joskintzaren artean ondo islatzen zela zeritzoten. Vogue/VH1eko Urteko Modelo Sariaren lehen irabazlea da. Harlow Chanel Coco-ren lurrinaren bozeramaile lanetan jardun du.
2007ko uztailean, 2 milioi dolar irabazi zituen aurreko 12 hilabeteetan, eta Forbesek hamahirugarren postuan jarri zuen gehien irabazten zuten supermodeloen zerrendan.[6]
2007an, Jones New York, Tumi, Tiffany & Co, Nautica eta Chloé etxerako modelatu zuen. Hurrengo urtean, Valentinoren 2008ko udaberri/udako kanpainan agertu zen, eta gero modelo bakar bezala aurkeztu zuten 2009ko udaberri/udako desfileko Viktor & Rolfs-en pasarela digitalean. 2012an, Bruno Aveillanek zuzendutako Cartier L'Odyssée-ren klipean agertu zen .
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- In & Out (1997), Sonya
- Cherry (1999), Leila Sweet
- Head Over Heels (2001), Jade
- Vanilla Sky (2001), Colleen
- Kate y Leopold (2001), Mujer (kreditu barik)
- The Salton Sea (2002), Nancy
- Happy Here and Now (2002), Muriel
- How to Lose a Guy in 10 Days (2003), Judy Green
- I Love Your Work (2003), Charlotte
- Melinda and Melinda (2004), Joan
- Game 6 (2005), Paisly Porter
- The Last Romantic (2006), Christy Tipilton
- Alvin y las ardillas (2007), Criada
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- House of Style (1996–1997), aurkezlekidea
- When I Was a Girl (2001)
- The Jury (2004), Melissa Greenfield
Inprimaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998 Pirelli egutegia, Ekaina
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) España, Vogue. (2018-12-19). «Shalom Harlow: todo su recorrido en el mundo de la moda» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2025-01-29).
- ↑ Shalom Harlow Biography (1973-). Filmreference.com.
- ↑ a b Voguepedia. Models: Shalom Harlow. www.vogue.com.
- ↑ Levy, Ariel. (27 de agosto de 2001). «A Model Act» New York Magazine.
- ↑ a b Colman, David. (3 de febrero de 2008). «Bang the Drums Softly» New York Times.
- ↑ The World's Top-Earning Models. 16 de julio de 2007.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shalom Harlow Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Shalom Harlow Fashion Model Directoryn
- Shalom Harlow artxibatu zen . at the Music Television
- Shalom Harlow @ AskMen.com