Shan (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shan

Shan woman portrait.jpg


Shan etniako emakumea
Biztanleak guztira 6.000.000 (estimazioa)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Myanmar, Txina (Yunnan), Thailandia, Laos
Hizkuntza Shanera
Erlijioa Theravada budismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Thai

Shan[1] (shaneraz: တႆး; birmanieraz: ရှမ်းလူမျိုး; thailandieraz: ไทใหญ่ edo ฉาน; txinera tradizionalez: 掸族 edo 傣族; pinyinez: Dǎizú) Asiako hego-ekialdeko talde etniko bat da. Myanmarreko ekialdean bizi dira gehien bat, baita Kanbodia, Thailandia, Vietnam, Laos eta Txinan ere. Sei bat milioi dira gaur egun. Laborariak dira gehienak, eta erlijioz budistak.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thai familiako hizkuntza batean mintzo dira, shan hizkuntza edo shanera. Gainerako thai hizkuntzak bezala, silababakarra da. 1955ean zehaztu zen shan hizkuntzaren ortografia batua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak .