Shanghai World Financial Center
Shanghai World Financial Center SWFC (txinera sinplifikatuz: 上海(秀仕)环球金融中心) Txinako Herri Errepublikako Shanghai hirian dagoen erabilera anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 101 solairu dauzka eta 492 metroko altuera[1]. Dorrearen gorengo solairuetan Park Hyatt Shanghai hotela dago, guztira 174 logela eta suitekin. Horrez gain, 474 metroko garaieran, behatoki bat dago, eraikinaren goikaldeko zulo trapezoidalean.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dorrearen lehen harria 1997ko abuztuaren 27an jarri zen. Asiako 1998ko krisialdiak erangidako diru arazoengatik, dorrearen sustatzaileak, Mori Taldeak, dorrearen eraikuntza eten egin zuen. 2003an, Mori Taldeak dorrearen diseinu berria aurkeztu zuen, dorrearen goikaldeko zuloa mantendu eta garaiera 492 metrora igo zen. Eraikin berriak 1997an hasitako dorrearen zimendatze bera erabili zuen.
2007ko abuztuaren 14ean sute bat piztu zen dorrearen 40. solairuan. Arazoak arazo, 2007ko irailaren 14ean, etxe orratzak garaiera maximoa lortu zuen. Kristalezko fatxadaren instalazioa 2008ko ekainean amaitu zen eta inaugurazio ofiziala 2008ko abuztuaren 28an izan zen. SWFC dorrea Txinako eta Shanghaiko eraikinik altuena da, Jin Mao Dorrearen 421 metroak gaindituz.
Dorrea Kohn Pedersen Fox arkitekto taldeak disenaitu zuen.
Enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Arkitektoa: Kohn Pedersen Fox
- Sustatzailea: Mori Building Co.
- Egitura ingeniaritza: Leslie E. Robertson Associates RLLP
- Eraikuntza enpresak: China State Construction Engineering Corp eta Shanghai Construction (Group) General Co.
Eraikitze lanen argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
2006ko otsaila
-
2006ko abuztua
-
2007ko maiatza
-
2007ko iraila
-
2008ko otsaila
-
Dorrearen goikaldea
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://skyscraperpage.com/cities/?buildingID=7609 Skyscraperpage.com webgunea.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) SWFC eraikinaren webgune ofiziala
- Dorrearen eraikuntza argazkia 1997an.
- Dorrearen eraikuntza argazkia 2004an.
Aurrekoa Jin Mao dorrea |
Shanghaiko eraikinik garaiena 2008tik |
Ondorengoa Garaiena |