Shankar Sharma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shankar Sharma
Shankar Dayal Sharma 2000 stamp of India.jpg
Indiako presidente

1992-07-25 - 1997-07-25
R. Venkataraman Itzuli - Kocheril Raman Narayanan
Indiako presidenteordea

1987-09-03 - 1992-07-24
R. Venkataraman Itzuli - Kocheril Raman Narayanan
Governor of Maharashtra Itzuli

1986-04-03 - 1987-09-02
Kona Prabhakara Rao Itzuli - Kasu Brahmananda Reddy Itzuli
Governors of states of India Itzuli

1985-11-26 - 1986-04-02
Hokishe Sema Itzuli - Siddhartha Shankar Ray Itzuli
Governors of states of India Itzuli

1984-08-29 - 1985-11-26
Thakur Ram Lal Itzuli - Kumud Ben Joshi Itzuli
member of the Lok Sabha Itzuli

1971-03-15, 1980-01-18 - 1977-01-18, 1984-12-31
Barrutia: Bhopal Lok Sabha constituency Itzuli
Bizitza
Jaiotza Bhopal1918ko abuztuaren  19a
Herrialdea Britainiar Raj
 India
Heriotza New Delhi1999ko abenduaren  26a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Allahabad University Itzuli Master of Arts Itzuli : Ingelesezko literatura, hindi, sanskrito
Harvard Law School Itzuli
Zuricheko Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea Ph.D.
University of Lucknow Itzuli Master of Laws Itzuli
Fitzwilliam College Itzuli
St. John's College, Agra Itzuli
Hizkuntzak hindia
sanskritoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala
Signature of Shanker Dayal Sharma.svg

Shankar Sharma (Jaiotza-izena: Shankar Dayal Sharma ; Bhopal, Madhya Pradesh, 1918ko abuztuaren 19a - New Delhi, 1999ko abenduaren 26a) indiar politikaria izan zen.

Agrako St. Johns Collegen eta Lucknow Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Doktoregoa Ingalaterrako Cambridgeko Unibertsitatean eskuratu zuen, zuzenbidean, eta orobat ikasi zuen Lincoln's Inn eskolan eta Harvardeko legeen eskolan. Cambridgen eskolak eman zituen. 1940an abokatu gisa hasi zen lanean Lucknowen, eta garaitsu hartan hasi zen, halaber, Indiaren askatasunaren aldeko mugimenduan lanean. 1947an Indiak burujabetasuna lortu zuelarik Indiako Kongresu Nazionalari lotu zitzaion. Besteak beste, India Osoko Batzarraren Batzordeko kidea izan zen 1950az gero 32 urtez, eta Bhopalgo Estatuko Batzarreko kide izan zen. Estatu hartako Lehen Ministro ere izan zen 1952-1956 bitartean. 1971n Herritarren Etxeko edo goi-ganberako kide izendatu zuten eta 1977 arte iraun zuen bertan, lehenengoz, eta 1980tik aurrera berriro. 1972-1974 urteetan Indiako Kongresu Nazionaleko lehendakari izan zen. 1987an Indiako lehendakariorde izendatu zuten, eta bost hamarraldiko jarduera politiko eta askatasunaren aldeko borroka aipagarriaren ondoren iritsi zuen lehendakari-kargua 1992an, 1997 arte. Bere agintaldian erlijio guztientzako begirunea aldarrikatu zuen nazio-helburuak lortzeko bide gisa, baina ez zuen lortu bere herriko erlijio-taldeen erasoak, etnien arteko gatazkak, kasten zapalkuntza, pobrezia, ezjakintasuna eta osasun-egoera kaskarra gainditzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]