Edukira joan

Shankill Roadeko atentatua

Shankill Roadeko atentatua
Mapa
Motabonba erasoa
Data1993ko urriaren 23a
KokalekuShankill Road
Koordenatuak54°36′14″N 5°57′11″W / 54.604°N 5.953°W / 54.604; -5.953
Pertsona hilak10
Pertsona zaurituak57

Shankill Roadeko atentatua, 1993ko urriaren 24an, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Behin-behineko IRAk burututako atentatu ezagunetako bat izan zen.

Atentatu honen helburua Ulsterren Defentsarako Elkartea (UDA) erakunde armatu loialistaren zuzendaritza osoa edota ahalik eta buruzagi gehien hiltzea izan zen, 1990eko hamarkadan erakunde armatu loialistek katolikoen aurka burututako atentatu eta erasoen areagotzea eman baitzen.

Atentatu honetan 10 pertsona hil, tartean egilea, eta 57 zauritu ziren.

IRAren Belfasteko Brigadak egun horretan Belfast hiriko Shankill Road kaleko Frizzell's arraindegiaren goiko lokalean UDA erakunde armatu loialistaren bilera bat egongo zela jakin zuen.

Hasierako asmoa IRAkideak bertaratu eta atentatua ametragailuekin tiro eginez burutzea zen, baina horretarako eskarmentudun IRAkide egokiak atxilotuak zeudenez, bonba bat erabiltzea pentsatu zen, eta buruzagi loialisten bilera arraindegiaren gainean izango zenez eztanda egitean leherketa goruntz egingo zuen bonba bat eraiki zuten. Egitasmoa IRAkideek atzera-kontu gailudun bonba arraindegian utzi bezain azkar ospa egin eta hura lehertzea izan zen.

Thomas Begley eta Sean Kelly IRAkideak Ardoyne auzotik lapurtutako Ford Escort urdin bat gidatuz Berlin kalean aparkatu zuten, Frizzell's arraindegiaren izkinan. Bi IRAkideak banaketa langile gisa mozorrotu eta bonba poltsa batean zutela arraindegian sartu ziren, une hartan arraindegia jendez lepo zegoen, tartean baita umeak ere. Kelly atran zain gelditu zen bitartean Begleyk bonba hozgailu batean utzi zuen, baina bonbak eztanda egin zuen.

Beagley unean bertan hil zen, arraindegian zeuden beste 9 bezero eta jabearekin bayera, tartean baita bi ume. Eraildakoak honakoak izan ziren, John Frizzell (63 urte, arraindegiaren jabea) eta haren alaba Sharon McBride (29), Leanne Murray (13), Michael Morrison (27) UDAko kidea eta haren bikotea Evelyn Baird (27) eta beren alaba Michelle (7), George Williamson (63) eta haren emaztea Gillian (49), eta Wilma McKee (38). Bestalde, 57 zauritu egon ziten, tartean larriki zauritutako Kelly IRAkidea.

IRAk jende errugabe ugari hil eta zauritzeaz gain bere helburuan hutsegin zuen, UDAko bilera heurek iste baina lehenago amaitu eta buruzagi gehienak hurbileko taberna batera joanak baizeuden.

Erreskate lanetan UDAko hainbat buruzagi jardun zuten, tartean IRAk hil nahi izan zituen Johnny Adair eta Billy McQuiston.

Behin-behineko IRAren atentatu honek Shankill Roadeko komunitate protestantesn ikaragarrizko samina eta amorria eragin zituen, ondorioz UDA eta UVF talde paramilitar loialistek ondorengo asteetan zehar katolikoen aurkako erasoak eta stentatuak burutu eta 11 zibil erail zituzten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]