Shannyn Sossamon
Shannyn Sossamon | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Shannon Marie Kahololani Sossamon |
Jaiotza | Honolulu, 1978ko urriaren 3a (46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Galena High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, modeloa, musikaria, dantzaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Kidetza | Warpaint (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Shannon Marie Kahololani "Shannyn" Sossamon (Honolulu, 1978ko urriaren 3a) estatubatuar zinema eta telebistako aktore, modelo eta abeslaria da. A Knight's Tale filmeko protagonista izateagatik da ezaguna. Warpaint taldeko bateriajolea eta abeslaria ere izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shannyn Sossamon Hawaii uharteetan jaio zen eta Renon (Nevada) hazi zen[1]. Amaren aldeko amona hawaiiar eta filipinar jatorrikoa zen[2]. Bost urte zituela gurasoak banandu egin ziren[3].
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995ean Los Angelesera joan eta klubetan DJ lanetan aritu zen eta modelo lanak ere egin zituen[4]. Telebistako bi iragarki egin zituen eta hainbat talderen bideoklipetan agertu zen. 2001ean A Knight's Tale filmerako aukeratua izan zen castingean Kate Hudson garaitu zuenean[5]. Heath Ledger aktorearekin egin zuen lan eta Lady Jocelyn rolean egindako lanarengatik hainbat sari eta izendapen jaso zituen[6]. Hurrengo urtean 40 Days and 40 Nights filmea egin zuen eta kritikak onak izan ziren orokorrean[7]. 2003an berriz ere Heath Ledgerrekin egin zuen lan The Order filmean.
Bi urtetako atsedenaldiaren ondoren Kiss Kiss Bang Bang filmearekin itzuli zen zinema mundura, paper txiki batekin ordea. 2007tik aurrera telesailak leheneste hasi zen. 2007 eta 2008 artean Moonlight telesaileko ohiko aktorea izan zen, 2015-16an Wayward Pines[8] telesailean aritu zen eta ondoren Sleepy Hollow telesailean[9].
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 eta 2008 artean Warpaint taldeko bateriajolea eta abeslaria izan zen. Exquisite Corpse EPa atera zutenean Shannyn Sossamonek taldea utzi zuen. Kantuak konposatzen jarraitzen du baina ez du bakarkako ibilbiderik egiteko asmorik, musika munduan zentratzeko astirik ez duela adierazi baitu.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filmea | Pertsonaiak | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | A Knight's Tale | Lady Jocelyn | |
2002 | 40 Days and 40 Nights | Erica Sutton | |
2002 | The Rules of Attraction | Lauren Hynde | |
2003 | Moses | Max | Laburmetraia |
2003 | The Order | Mara Sinclair | |
2005 | Devour | Marisol | |
2005 | Chasing Ghosts | Taylor Spencer | |
2005 | I Hate You Leilani | Jo | Laburmetraia |
2005 | The Double | Melanie | Laburmetraia |
2005 | Undiscovered | Josie | |
2005 | Kiss Kiss Bang Bang | Ile arroxasun neska | |
2006 | Wristcutters: A Love Story | Mikal | |
2006 | The Holiday | Maggie | |
2007 | Catacombs | Victoria | |
2008 | One Missed Call | Beth Raymond | |
2009 | Life Is Hot in Cracktown | Concetta | |
2010 | Our Family Wedding | Ashley McPhee | |
2010 | The Heavy | Claire | |
2010 | Road to Nowhere | Laurel Graham Velma Duran |
|
2011 | The Day | Shannon | |
2011 | Fight for Your Right Revisited | Café Patron | Laburmetraia |
2012 | The End of Love | Lydia | |
2012 | The Cyclist | Neska | Laburmetraia |
2013 | Desire | Melody | Laburmetraia |
2015 | Sinister 2 | Courtney Collins |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaiak | Oharrak |
---|---|---|---|
1997 | Mr. Show | Moda sariketaren aurkezlea | 3 atal |
2004 | Law & Order: Special Victims Unit | Myra Denning | atal bakarra |
2007 | Dirt | Kira Klay | Ohiko aktorea, 5 atal |
2007–2008 | Moonlight | Coraline | Ohiko aktorea, 10 atal |
2010 | How to Make It in America | Gingy Wu | Ohiko aktorea, 8 atal |
2013 | Mistresses | Alex | Ohiko aktorea, 8 atal |
2014 | Over the Garden Wall | Lorna (ahotsa) | atal bakarra |
2015–16 | Wayward Pines | Theresa Burke | Ohiko aktorea, 14 atal |
2015–16 | Sleepy Hollow | Pandora | Ohiko aktorea, 18 atal |
Bideojokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Bideojokoa | Pertsonaiak | Oharrak |
---|---|---|---|
2012 | Hitman: Absolution | Jade Nguyen | Ahotsa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Introducing Shannyn Sossamon - IGN. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ «Shannyn Sossamon» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ «Shannyn Sossamon Biography (1979-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «The Kid Stays In The Club: Shannyn Sossamon» PAPER 2002-11-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «Shannyn Sossamon» Vogue.it 2010-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «Here are the MTV Movie Awards nominations» EW.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ «40 Days and 40 Nights» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «Shannyn Sossamon» Wayward Pines Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «Shannyn Sossamon» SleepyHollow Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)