She Shoulda Said No!
She Shoulda Said No! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | She Shoulda Said No!, The Devil's Weed eta Plaisirs interdits |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa eta Exploitation filma |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Newfield (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Arthur Hoerl |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kroger Babb (en) ![]() |
Edizioa | Richard C. Currier (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Raoul Kraushaar |
Argazki-zuzendaria | Jack Greenhalgh (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() |
She Shoulda Said No! (euskaraz Ezetz Esan Beharko Zukeen!), baita Wild Weed; The Devil's Weed; Marijuana, the Devil's Weed eta The Story of Lila Leeds and Her Exposé of the Marijuana Racket izenburuekin ezaguna ere (Basa Belarra; Deabruaren Belarra; Marihuana, Deabruaren Belarra eta Lila Leeds eta Bere Marihuanaren Erreketarako Arriskua) 1949ko Sam Newfield estatubatuar zinema zuzendariaren exploitation film bat da. Alan Baxter, Lyle Talbot, Lila Leeds, Michael Whalen eta David Holt aktoreek antzeztu zuten.
1948ko irailaren 1ean Robert Mitchum eta Lila Leeds aktoreak marihuana izateagatik atxilotuak izan zireneko gertakarian oinarritua dago.Garai hartan sekulako eskandalaua izan zena. Ondorioz, Lila Leeds aktoreak espetxean 60 egun preso igaro zituen.
Reefer Madness edo Marihuana (1936) filmeen antzeko ildo moralista jarraitzen du.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anne Lester (Lila Leeds) neska gazte umezurtzak bere anai Boben (David Holt) unibertsitate ikasketak ordaintzen saiatuko da. Baina, Markey (Alan Baxter) droga saltzailea ezagutzean, Annek bere lagun taldean onar dezaten marihuana erre beharrean dagoela sinistuta egongo da. Ondoren, "te festa" batera joan, eta bertan lehenbizikoz marihuana erreko du. Horrek eraginik sortzen ez diola sentitzean, hasierako beldurra galdu eta erretzen jarraituko du.
Beranduago, droga kontsumoaren eraginez, Annek bere lotsa galdu eta filmak neska gaztearen drogarenpeko portaera erakusten du, baita bere sexu promiskuitatearen eszenaren bat edo beste ere. Kontakizuna aurreran doan heinean, Anne bere lanetik kaleratuko dute, eta Markeyrentzako droga saltzen hasiko da. Bere anaiak arrebaren lanbide berria zein den jabetzean bere buruaz beste egingo du. Poliziak Anne atxilotu eta hainbat psikiatrikotik igaro ondoren droga trafikatzaile guztiak amaitzen duten espetxean bukatuko du. Azkenik, 50 egunez espetxeratua egon ondoren, aske gelditu, eta jada adikziorik gabe, poliziei Markey atzematen lagunduko die.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alan Baxter: Markey
- Lyle Talbot: Hayes kapitaina
- Lila Leeds: Ann Lester
- Michael Whelan: Treanor
- Mary Ellen Popel: Rita
- Doug Blackle: Mason tenientea
- David Holt: Bob Lester
- Don Harvey: Tyne tenientea
- David Gorcey: Ricky
- Jack Elam: Raymond
- Dick Cogan: Edmunds
- Knox Manning: Narratzailea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- She Shoulda Said No! filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- 1949ko filmak
- Arthur Hoerlek idatzitako filmak
- Alan Baxterrek antzeztutako filmak
- Jack Elamek antzeztutako filmak
- Lyle Talbotek antzeztutako filmak
- Lila Leedsek antzeztutako filmak
- David Holtek antzeztutako filmak
- Donald Patrick Harveyk antzeztutako filmak
- Exploitation filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drogei buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak