Shebaako etxaldeak

Koordenatuak: 33°17′00″N 35°42′00″E / 33.283333333333°N 35.7°E / 33.283333333333; 35.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shebaako etxaldeak
Motaetxalde, herrixka eta disputatutako lurralde
Geografia
Map
Koordenatuak33°17′00″N 35°42′00″E / 33.283333333333°N 35.7°E / 33.283333333333; 35.7

Shebaako etxaldeak (arabieraz: مزارع شبعا‎, Mazāri‘ Šib‘ā; hebreeraz: חוות שבעא‎, Havot Sheba‘a edo הר דוב, Har Dov) Libano, Siria eta Israel arteko mugetan dagoen zerrenda txikia da. Herrialde hauek zerrendaren jabetza aldarrikatzen dute. 1957ko irailean Siriak bereganatu eta 1967an, Sei Eguneko Gerran zehar, Israelek Golango gainekin batera konkistatu zuen.[1] Harrezkero Israelen eskuetan dago.[2] Libanok bere jabetza aldarrikatzen du eta Israelek siriar jabetzat mantendu arren[3] disputaturiko eremu bat dela onartzen du. 2006ko Libanoko gerran zehar Libanok berriro aldarrikatu zuen bere jabetza.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shebaa libanoar herrixka Hermon mendiaren mendebaldean dago. Bere inguruan 14 etxalde daude, non egun Israelek checkpoint edo muga-postu militarrak dituen. Hezbolak askotan muga-postu hauen kontra erasoak egin ditu.[4] Guztira, herrixkak eta inguruko etxaldeek ez dute 10 kilometro koadro baino gehiago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kaufman, Asher. (2004). «Understanding the Sheeba Farms dispute» Palestine-Israel Journal 11 (1).
  2. Sarasola, Juanma. (2011-07-24). «Urruneko Begirada» Berria.
  3. (Gaztelaniaz) Aita, Judy. (2006). ONU analiza propuestas para Oriente Medio. .
  4. (Ingelesez) Reuters. (2005-4-9). «Report: Hezbollah to drop arms if Israel quits Shebaa» Haaretz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]