Sheila Sri Prakash
Sheila Sri Prakash | |
---|---|
![]() (2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bhopal, 1955eko uztailaren 6a (69 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Chennai |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Anna University School of Architecture and Planning (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Chennai |
Sheila Sri Prakash (1955eko uztailaren 6a - Bhopal) Indian bere arkitektura-bulegoa sortu, mantendu eta zuzentzea lortu duen lehen emakumea da. Munduko Ekonomia Foroarekin lankidetzan aritzen da,[1] diseinu jasangarriaren aholkulari gisa, eta dantzaren, pinturaren eta eskulturaren munduan ere lan egin du. Intelektual gisa aitortua, bere espezialitateei buruzko nazioarteko hainbat konferentziatan hartu du parte, eta gazteentzako arte lehiaketak babestu ditu, hezkuntza lan tresna gisa.[2]
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur prodijiotzat hartu zuten, dantza klasikoan oso goiz nabarmentzen hasi zelako. Hori dela eta, bere familia Chennaira joan zen aukera gehiago emateko asmoz eta maisu ospetsuenekin dantzari gisa treba zedin. Txiki-txikitatik arte tradizionalekiko interesa agertu zuen eta arkitekto bezala graduatu zenean, bere lehen proiektuei tokiko ezaugarriak gehitu zizkien hauek aldarrikatzeko. Ezaugarri hori konstantea izan zen etorkizuneko eraikinetan, eta pixkanaka beste interes batzuk sartuz joan zen, hala nola, naturarekiko errespetua eta integrazioa, euri-ura biltzeko diseinuetan eta klase behartsuenei arreta ematean (adibidez, errefuxiatuentzako eraikuntza azkarreko etxeak diseinatzean). Aurrerago Zonta International taldera hurvildu zen, munduan emakumearen egoera hobetzeko lan egiten duen erakundea. Erakunde horretan Indiako kultura propioa izateko eskubidea aldarrikatu zuen, Mendebaldetik inportatutako eredurik gabeko herrialde honetan emakumea ordezkatuko duena.[3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurunearekiko elkarrekikotasunaren printzipioan oinarritzen du bere lana arkitekto gisa, bere materialak erabiltzen badira, aurrez ezarritako parametro batzuen arabera itzuliko zaizkio. Elkarrekikotasun hori kultura- eta gizarte-inguruneari ere aplikatzen zaio.[4] Horregatik, bere arkitektura iraunkortasun holistikoaren bermatzaile gisa baloratu da. Bere izena daraman fundazio bat sortu zuen (Shilpa Foundation), printzipio horiek beste sortzaile batzuengana hel zitezen. Fundazio horretatik eraikuntzek komunitateetan duten eragina ere aztertzen du, zerbitzuen, monumentu enblematikoen, erabilitako materialen eta tekniken eta jendearen eguneroko bizitzan espazioa aldatzearen garrantzia aztertuz. Planifikazio urbanistikoaren defendatzaile sutsua da, desberdintasun sozialak gutxitzeko tresna gisa, eta bere gomendioak ofizial bihurtu dira hainbat estatu indiarretan. A Dancer's Dialog with Thanjavur Brihadeeswara filma ekoitzi eta zuzendu zuen, bere printzipioak zehaztuz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Chaudhary, Shivani. (2020-03-09). «Sheila Shri Prakash India’s First Woman To Establish Her Own Architectural Practice - Rethinking The Future» RTF | Rethinking The Future (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ «Sheila Sri Prakash» Shilpa Architects 2015-07-06 (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ a b «Sheila Sri Prakash: A Journey Through the Life of a Visionary Architect - Middle Height» middleheight.com 2024-10-09 (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ TEDx Talks. (2017-09-22). Transforming Architecture | Sheila Sri Prakash | TEDxIIMShillong. (kontsulta data: 2025-03-24).