Sheldon Lee Glashow

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sheldon Lee Glashow
Sheldon Glashow at Harvard.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1932ko abenduaren 5a (84 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Cornell Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Julian Seymour Schwinger
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, zientzialaria eta fisikari teorikoa
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Bostongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Linzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
IMDb nm6007857

Sheldon Lee Glashow (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko abenduaren 5a - ) Estatubatuar fisikaria da.

Harvard Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta unibertsitate hartako irakaslea izan da, besteak beste, 1966az gero. Glashowren lan nagusiek helburu hau izan dute: oinarrizko partikulen arteko elkarrekiko eragin desberdinak bilduko zituen teoria bateratzaile bat osatzea.

Laugarren motako quarken existentzia ere iragarri zuen Glashowk. 1970ean osatu zuen bere teoria bateratzailea. Izadiko lau osagai oinarrizkoetako biren arteko elkarrekiko eraginak aztertu zituen, indar elektromagnetikoaren eta indar ahulen artekoak, hain zuzen ere. Glashowren teoriaren arabera, indar elektromagnetikoak elkarri atxikitzen dizkio molekulak, eta elektroian atomoaren nukleoaren inguruko orbitetan iraunarazten ditu; indar ahulak, aldiz, desintegrazio erradioaktiboa eragiten du nukleoan. 1979an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen, Steven Weinberg eta Abdus Salam zientzialariekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sheldon Lee Glashow Aldatu lotura Wikidatan