Sheridan Le Fanu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sheridan Le Fanu
Sheridan Le Fanu 002.png
Bizitza
Izen osoa Joseph Thomas Sheridan Le Fanu
Jaiotza Dublin1814ko abuztuaren 28a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Dublin1873ko otsailaren 7a (58 urte)
Hobiratze lekua Mount Jerome Cemetery and Crematorium
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abokatua, idazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak Countess Miraclla Karnstein
IMDb nm0494257

Joseph Thomas Sheridan Le Fanu (1814ko abuztuaren 28a1873ko otsailaren 7a) misteriozko ipuin eta eleberri idazle irlandarra izan zen. Bere mamu kontakizunak aro garaikideko beldurrezko generoaren lehenbiziko adibidetzat har daitezke. Bere idazlan ospetsu eta hedatuena Carmilla (1872) da, bertan emakumezko banpiro baten istorioa azaltzen da, askok lehendabiziko banpiro eleberritzat jo ohi izan dute, bere aberkidea den Bram Stoker idazlearen Drakula (1897) eleberriaren aurretik idatzia izan baitzen.

Sheridan Le Fanu Dublingo hugonote jatorria zuen sendi noble batean jaio zen. Bere amona zen Alice Sheridan Le Fanu, eta honen semea Richard Brinsley Sheridan (J. Sheridan Le Fanu osaba txikia), biak dramagileak izan ziren, eta bere hiloba zen Rhoda Broughton berriz, arrakastadun eleberrigilea.

Literatur lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira bere idazlan nausienetako batzuk:

  • A Chapter in the History of a Tyrone Family ("Tyrone Familiaren Historiako Kapitulu bat") (1839)
  • The Fortunes of Colonel Torlogh O'Brien ("Torlogh O'Brien Koronelaren Dirutzak") (1847).
  • The House by the Churchyard ("Hilerriko Etxea") (1863)
  • Wylder's Hand ("Wylderren Eskua") (1864)
  • Uncle Silas ("Osaba Silas") (1864)
  • Guy Deverell (1865)
  • Haunted Lives ("Bizitza Sorginduak") (1868)
  • The Wyvern Mystery ("Wyvernen Misterioa") (1869)
  • The Rose and the Key ("Arrosa eta Giltza") (1871)
  • In a Glass Darkly ("Beira Ilun Batean") (1872)
  • Carmilla (1872): Emakumezko banpiro baten istorioa, beharbada bere idazlan ezagunena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sheridan Le Fanu Aldatu lotura Wikidatan