Shetland poney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shetland poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Eskozia
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan


Shetland ponia, (eskozieraz: Shetland pownie), Eskoziako Shetland uhartedian jatorria duen bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Bere altuera soin gurutzera 71-107 cm artekoa da. Zaldi txikiak dira beraz. Shetland ponia tamaina txikiko eta oso txikiko hainbat zaldi arraza modernoagoen jatorrian dago. Eskoziako bertako hiru poni arrazetako bat izanik. Beste biak Eriskay ponia eta Highland poniak dira. Galloway poni arraza berriz XVIII. mendean galdu zen.

Zalantzarik gabe, abere hau munduko poni ezaguneterakioa da. Munduan zehar asko hedatu dena.

Shetland poniak Euskal Herrian. Poniak eta pottokak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ere arraza honetako poniak oso ezagunak dira, eta bereziki azken hamarkadetan asko ugaritu dira poni hauek gure artean. Azken urtetan joera badago poni hauek "pottoka" deitzeko, baina ez dira nahastu behar benetako bertako pottokekin. Pottoka eta sehetland poniak, biak, ponien sailkapen taldean sartzen dira. Bi arraza dira poniak, baina poni eta pottoka hitzak ez dira sinonimoak.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Begira ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]