Shetlandeko ardi txakurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shetlandeko ardi txakurra

Bizitza
Jarduerak
Altuera37±2,5 zentimetro, 35,5±2,5 zentimetro

Shetlandeko ardi txakurraSheltie izenez ere ezaguna— Shetland uharteetatik (Eskozia, Erresuma Batua) datorren ardi txakur arraza bat da. Nahita hazia izan zen tamaina txikikoa izateko. Lehen begiratuan, ile luzeko Collie miniaturizatua dirudi, baina bi arraza desberdin dira, antzeko itxura dutenak, eta Sheltiea sortu zuen Collie arraza Border Collie izan zen.

Historia[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shetlie-ak Shetland uharteetan sortutako txakur arraza bat da. Border Collie eta Eskoziako Artzainaren arteko nahasketa baten emaitza da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantua eta koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sheltiek bi ile kapa dituzte: oinarri-geruza lodi eta leunak estaltzen duen ile luzeak hura aldaratzen du; barne-geruzak, berriz, beroa eta hotza arintzen ditu.

Kolorearen aldetik, bost multzo daude Sheltietan:

  • Sablea: urre kolorearen eta kaoba kolorearen artekoa.
  • Hiru kolorekoa: beltza, zuria eta brontze kolorekoa.
  • Zuri-beltza: atzerakoia da, genetikaren aldetik.
  • Urdin merlea: grisez, zuriz eta beltzez osatua.
  • Sable merlea: ez da oso ohikoa, eta batzuetan urdin merletik bereiztea zaila da txakurkumea hazi ondoren. Sable merleak kafe ilunaren koloreko orbanak ditu kafe argiaren koloreko hondo baten gainean; urdin merlearen koloreak, berriz, beltza eta grisa dira. Gurutzaketa hori ez da onartzen Europan, epe luzera bi merle gurutzatzearen arriskuagatik.
    Shetlie

Gehien ikusten dan kolorea sablea da, beste kolore askoren gainetik. Sable itzaltsua, edo kaoba, batzuetan hiru kolorekoarekin nahasi daiteke, ilajean iluna nagusi dela eta.

Altuera eta pisua [2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrak 37 cm garai izatera iristen dira; emeak 35,5 cm neurtzera heldu ahal dira. Shetlie heldu batek 6-12 kg artean pisatu ohi du.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sheltiea laguntasuneko txakurra da, oso leiala. Alaia, bizkorra eta esanekoa. Sheltieak berez maitekorrak eta leialak dira familiarekin, baina ez hainbeste arrotzekin; horregatik, Sheltieak soziabilizatu egin behar dira. Batzuk oso barnekoiak izan daitezke. Arraza hau oso ondo konpontzen da haurrekin, txikitatik elkarrekin hazi badira. Hala ere, txakur txikia denez, haur batek erraz egin diezaioke min; horregatik, beharrezkoa da gainbegiratzea.

Sheltie batzuk hiperaktiboak dira eta beti bizkorra izateko joera duen terrier baten antzeko nortasuna erakusteko joera dute, baina izaera hori ez da zigortzen arrazaren estandarrean. Batzuk lotsatiak izan daitezke, eta estandarrak beren-beregi eteten du ezaugarri hori. Herabetasunerako joera murritz daiteke sozializazio egoki batekin. Batez besteko Sheltie-a zaintza-txakur bikaina da, pertsona bat atean dagoenean edo auto bat pasatzen denean alarma-zaunkak egiten dituena. Inolako arazorik gabe egokitzen dira hiri-pisu batean edo etxalde batean bizitzera.

Jarduera maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzaintza-sena indartsua da Sheltie askotan. Segika ibiltzea eta larratzea maite dute, katagorriak, ahateak, usoak eta haurrak barne. Normalean jolastea maite dute. Hobeto moldatzen dira jabe sentikor baina sendo batekin. Sheltie, beste ezeren gainetik, artzain argia da, eta asko gustatzen zaie okupatuta mantentzea, nahiz eta beren jarduera-maila, oro har, jabearen mailarekin bat etorri. Oso argiak direnez, oso trebeak dira. Sheltiak oso onak dira haurrekin. Ariketa eta estimulazio intelektualik ezak jokabide desegokiak ekar ditzake, gehiegizko zaunkak, fobiak eta urduritasuna barne. Zorionez, portaera gogaikarriak gutxitu egin daitezke, neurri handi batean, txakurrak jabearekin egiten duen ordubeteko ariketagatik.

Bere kategorian, Agility-ren gaitasunetan nabarmentzen dira. Obedientzia lehian ere distira, Flyball[3], Artzaintza, Miaketa eta talentu probak.

Adimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimen mailan, Sheltie 6. postuan egon zen Stanley Coren[4] sailkapenean, Txakurren adimenari buruzkoan 8. Bere ikerketak zehaztu zuen batez besteko Sheltie batek komando berri bat uler zezakeela 5 errepikapen baino gutxiagotan, eta komandoa lehen aldian obedituko zuela, % 95 edo gehiagotan.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colliek bezala, malformazioak eta begietako gaixotasunak heredatzeko joera du. Txakurkume bakoitzak albaitari oftalmologiko batek aztertu beharko ditu begiak. Lerro batzuek hipotiroidismoa, epilepsia, aldakako displasia edo larruazalarekiko alergiak izan ditzakete. Sheltieen bizi-itxaropena 10-15 urtekoa da gutxi gorabehera. Gaixotasun hauetara jotzen du gehien: Collie eye anomally (Cea) eta Mdr1 (DM eta VWDIII).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sánchez, Raquel; Sánchez, Raquel. (2016-06-01). «Zer jakin Shetland Sheepdog-i buruz» Mundo Perros (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Información sobre la raza de perro Pastor de Shetland | Purina ®» www.purina.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. (Gaztelaniaz) Simon, Viviane. «Flyball | zooplus Magazine» zooplus Magazinee (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Ranking de Inteligencia por Razas Dr. Stanley Coren» Veterinaria Online y consulta en Barcelona 2014-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]