Shin Jea-hwan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shin Jea-hwan

Bizitza
JaiotzaSeul1998ko martxoaren 3a (26 urte)
Herrialdea Hego Korea
Hezkuntza
HeziketaKorea National Sport University (en) Itzuli
Chungbuk Physical Education High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta eta gimnasta artistikoa

Instagram: shin_jea.hwan_98 Edit the value on Wikidata

Shin Jea-hwan (koreeraz: 신재환 Seul, 1998ko martxoaren 3a) Hego Koreako gimnasta da, jauzi-zaldian espezializaturik dagoena. 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[1].

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko debuta 2019ko Munduko Kopan egin zuen. Zilarra eskuratu zuen jauzi-zaldian eta laugarrena izan zen zoruan[2]. 2020ko Munduko Kopan bi aldiz izan zen txapelduna (Bakun eta Melbournen) eta Tokioko Jokoetarako sailakpenean liderra zen COVID-19 pandemiak lehiaketa eten zuen arte.

Tokioko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen jauzi-zaldian Denis Abliazin errusiarrarekin lehia estuan. Biak ere puntutan berdinduta zeuden, 14.783 puntu, baina hegokorearraren lehenengo jauziaren zailtasuna handiagoa izateagatik eskuratu zuen urrezko domina[1].

Nazioarteko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina Jauzi-zaldia
FIG Munduko Kopa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Zhaoqing ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina Jauzi-zaldia
2020 Baku ( Azerbaijan) 1. postua, urrezko domina Jauzi-zaldia
2020 Melbourne ( Australia) 1. postua, urrezko domina Jauzi-zaldia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Gymnast Shin Jea-hwan wins gold in men's vault» koreatimes 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  2. «SHIN Jeahwan - FIG Athlete Profile» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]