Shinya Yamanaka
Itxura
Shinya Yamanaka (japonieraz: 山中 伸弥) japoniar sendagilea da. 2012ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen John Gurdonekin batera zelula helduak zelula ama bihur daitezkeela aurkikuntzagatik.
Kobeko eta Osakako unibertsitateetan ikasi zuen. San Frantziskoko Gladstone Institutuetan eta Narako Zientzia eta Teknologia Institutuan lan egin zuen. Kyotoko Unibertsitateko irakaslea da.
Zelula ama plurierakingor induzituak garatu zituen, enbrioietako zelula amen antzekoak.