Edukira joan

Shirley Manson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shirley Manson

Bizitza
JaiotzaEdinburgo, 1966ko abuztuaren 26a (60 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBroughton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, gitarra-jotzailea, musikaria, kantugilea eta zinema aktorea
KidetzaGarbage
Angelfish (en) Itzuli
Goodbye Mr. Mackenzie (en) Itzuli
Genero artistikoarock
rock alternatiboa
pop musika
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
DiskoetxeaRadioactive Records (en) Itzuli

garbage.com
IMDB: nm1276549 Allmovie: p635814 TV.com: people/shirley-manson
Facebook: shirleymanson Last fm: Shirley+Manson Musicbrainz: aec47016-842a-48cd-b939-159b2b91f8e8 Songkick: 646046 Discogs: 108706 Allmusic: mn0000027901 Edit the value on Wikidata

Shirley Ann Manson (Edinburgo, Eskozia, 1966ko abuztuaren 26a) eskoziar abeslari, konpositore, musika egile eta aktorea da. Abesten estilo zuzena eta ahots bereizgarria erakutsi izan ditu, batez ere Garbage taldearekin. 2010eko hamarkadatik Los Angelesen bizi da, Kalifornian. [1][2][3]

Mansonen ibilbide musikala nerabezaroan hasi zen, Goodbye Mr. Mackenzie taldearentzat koruak egiten eta teklatua jotzen. Taldean protagonismo gehiago lortu zuen gutxira, eta presentzia eszeniko indartsia garatu zuen. Bere taldearen zigilu diskografikoak artista bakarlari gisa plazaratu nahi izan zuen eta talde bereko musikariekin, berarentzat Angelfish izena hartuz egin zuten, karreraren fase berri bati ekin zion. Garbage taldekoek Angelfish MTVn ikusita, Shirley Manson gonbidatu zuten pare bat maketatan ahotsak grabatzera; eta azkenean album oso bat koidatzi eta koproduzitu zuen bandarekin. Horren ondorioz sortutako izen bereko lehen albuma egin zuen Garbagek kantari zela Manson, eta arrakasta kritiko eta komertziala izan zituen, lan horrekin eta hurrengoekin. Garbagek bira jendetsuak egin zituen mundu osoan zehar eta 12 milioi disko saldu zituen 10 urtetan.

2006an Shirley bakarkako materiala idazten eta grabatzen hasi zen, Garbageko kideek atsedenaldia hartu zutenean.

2008an telebistako aktore lanean estreinatu, Terminator: The Sarah Connor Chronicles telesailaren bigarren eta azken denboraldian, Catherine Weaverren rolean, T-1001 terminator modeloa bat zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Shirley Manson» artikulutik itzulia izan da, 2024-12-11 data duen 164061562 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-12-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]