Shiv Sena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shiv Sena
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaIndia
IdeologiaHindutva (en) Itzuli eta economic nationalism (en) Itzuli
Kokapen politikoazentro-eskuin
Jarduera
KidetzaNational Democratic Alliance (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaEknath Shinde (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formastate level Indian political party (en) Itzuli
Zeren jabe
Saamana (en) Itzuli
Historia
Sorrera1966
Sortzailea
SorlekuaMumbai
Koloreak    
webgune ofiziala

Shiv Sena (maratheraz, Shivaren Armada) Indiako alderdi politiko eskuindar, erregionalista eta ultranazionalista da, eta Bal Thackeray karikaturistak sortu zuen 1966an. Eknath Shinde, alderdiko burua da eta Maharashtrako ministro nagusia izatera iritsi da.

Historia eta ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Bombayko (gaur egungo Mumbai) mugimendu natibistetatik abiatuta, Indiako beste leku batzuetako migratzaileen gainetik, metropoli horretan Maharashtrako marathi hinduei lehentasunezko tratua ematearen alde egin zuen alderdiak.[1]

Alderdiaren oinarri nagusiak Maharashtran jarraitzen badu ere, India osora zabaltzen saiatu da. 1970eko hamarkadan, pixkanaka, ideologia marathi bat aldeztetik agenda nazionalista hinduagoa aldeztera igaro zen, eta Bharatiya Janata Alderdiarekin bat egin zuen.[2] Maharashtran marathi eta kunbi komunitateetan izan du ezarpena batik bat historikoki.

"Extremista", "xovinista" eta "alderdi faxista" deitu izan zaio[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pradeep Kaushal. (September 28, 2015). «Shiv Sena finds Jharkhand Mukti Morcha has first right to symbol» indianexpress.com (The Indian Express).
  2. «Know Your Party: Shiv Sena» Rediff.com.
  3. Haynes, Jeffrey. (2011). Religion, politics and international relations : selected essays. Routledge ISBN 978-0-203-81863-3. PMC 721900527. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]