Shopska entsalada
Shopska entsalada | |
---|---|
Entsalada | |
![]() | |
Materialak | Tomatea Luzokerra tipula Sirene gazta |
Osagaiak | Tomatea, tipula, gazta, Luzokerra eta Sirene gazta |
Historia | |
Jatorria | Bulgaria |
Shopska entsalada (bulgarieraz: Шопска салата) Balkanetan egiten den entsalada bat da. Bulgarian du jatorria eta herrialde hartako plater nazionala da.[1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sobietar Batasunaren garaian Bulgariako kostaldea turismogune bihurtu zen. Ohikoa zen bertan entsalada grekoaren aldaera bat zerbitzatzea eta 1956an Shopska entsalada izena eman zitzaion[2]. Bulgariako banderaren koloreak izateak herrialdearekiko harrotasuna sustatzen zuenez oso popularra bihurtu zen.
Osagaiak eta prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomatea, luzokerra, tipula, piperra eta sirene gazta zuria erabiltzen da[3]. Osagaiak zatikatu egiten dira kubotxotan eta gatzarekin eta ekilore olioarekin apaintzen da. Oliba olia ez da normalean erabiltzen[4]. Ozpina ere gutxitan erabiltzen da zaporean gehiegi ez eragiteagatik. Jatetxeetan apaintzekoak bereizita ateratzen dira. Azkenik barazkien gainean sirene gazta geruza bat jartzen da.
Entsalada brandy itxurako likorearekin ateratzen da, dela rakia dela mertxika likorea.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abel Polese, Oleksandra Seliverstova, Emilia Pawlusz, Jeremy Morris. (2018). Informal Nationalism After Communism: The Everyday Construction of Post-Socialist Identities. Bloomsbury Publishing, 156 or. ISBN 1838608745..
- ↑ (Ingelesez) Neuburger, Mary. (2017-11-01). «Dining in Utopia: A Taste of the Bulgarian Black Sea Coast under Socialism» Gastronomica 17 (4): 48–60. doi: . ISSN 1529-3262. (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Miller-Yianni, Martin. (2008-11). Simple Treasures in Bulgaria. Martin Miller-Yianni (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Zhang, Jenny. (2023-07-12). «Classic Shopska Salad Recipe» Organically Blissful (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Goldstein, Darra; Merkle, Kathrin; Mennell, Stephen; Sport, Council of Europe Directorate General IV--Education, Culture and Heritage, Youth and. (2005-01-01). Culinary Cultures of Europe: Identity, Diversity and Dialogue. Council of Europe ISBN 978-92-871-5744-7. (kontsulta data: 2025-05-10).