Shorty Rogers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shorty Rogers
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMilton Rajonsky
JaiotzaBerkshire konderria1924ko apirilaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaVan Nuys (en) Itzuli1994ko azaroaren 7a (70 urte)
Hobiratze lekuaMount Sinai Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaFiorello H. LaGuardia High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakjazz musikaria, aktorea, tronpeta-jotzailea, music arranger (en) Itzuli eta musikagilea
Genero artistikoajazza
Cool jazza
Musika instrumentuatronpeta
fliskornoa
DiskoetxeaAtlantic Records
RCA Records

IMDB: nm0737197 Musicbrainz: 032d3abc-f0ea-4eaa-885b-7b2d9b6d2d8e Discogs: 312417 Allmusic: mn0000028646 Find a Grave: 6581715 Edit the value on Wikidata

Shorty Rogers (Jaiotza-izena: Milton Michael Rajonsky ; Great Barrington, Massachusetts, 1924ko apirilaren 14a - Los Angeles, 1994ko azaroaren 7a) estatubatuar tronpeta-jotzailea eta musikagilea izan zen.

New Yorkeko Musika eta Arte Eskola Nagusian ikasi zuen tronpeta. Jimmy Giuffrerekin konposizioa ikasi zuen Los Angeleseko Kontserbatorioan, eta eskolako orkestran parte hartu zuen. 1942an Will Bradleyren orkestrarekin aritu zen, eta hurrengo urtean Red Norvoren taldearekin. 1945ean Cozy Coleren zazpikotean sartu zen, Red Norvoren zortzikotean aritu zen, eta Earl Lamond, Emmett Carls, Chubby Jackson eta Don Lamondekin Lennie Tristanoren lehenengo diskoa egin zuen. Urte horretan bertan Woody Hermannen lehenengo taldean sartu zen, eta harentzat hainbat lan ondu zuen. Kai´s Krazy Cats taldearekin ere disko bat egin zuen 1946an. 1947an Charlie Barneten orkestran aritu zen, eta urte horren amaieran Woody Hermanen bigarren taldean sartu zen. 1950. urtean Stan Kentonek deitu zion bere Innovations in Modern Music taldean parte hartzeko. 1951n Los Angelesen hartu zuen bizilekua, eta Giants taldea sortu zuen han. Garai horretan bi filmetarako musika osatu zuen: Ekipo basatia (1954, Laslo Benedeck) eta Urrezko besoko gizona (1955, Otto Preminger). 1963. urtetik aurrera Rogersen karrerak gorantz egin zuen, eta zinema-estudioetan aritu zen batez ere. Starsky and Hutch telesaileko musika osatu zuen, besteak beste. 1982an bira bat egin zuen National Youth Orchestrarekin, Japonian izan zen West Coast Giantsekin (1983), eta Nizako jazz-jaialdian ere parte hartu zuen (1985).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Modern Sounds, Shorty Rogers & His Giants (1951; Capitol Records H-294)
  • Popo (1951; Xanadu Records)
  • Short Stops (1953; Bluebird Records)
  • Infinity Promenade (1953; RCA Victor 20-5503)
  • Tale of an African Lobster (1953; RCA Victor Records 20-5503)
  • Shorty Rogers Courts the Count (1954; RCA Victor Records LJM-1004)
  • The Swinging Mr. Rogers (1955; Atlantic Records ALS-1212)
  • Martians Come Back (1955; Atlantic Records SD-1232)
  • Martians Stay Home (1955; Atlantic Records, K50714, 1980)
  • Clickin with Clax (1956; Atlantic Records, K50481, 1979)
  • Wherever the Five Winds Blow (1956; RCA Victor LPM-1326)
  • The Big Shorty Rogers Express (1957, RCA Victor CD 74321 18519 2)
  • Shorty Rogers Plays Richard Rodgers (1957; RCA Victor LPM-1428)
  • Way Up There (1957; Atlantic Records SD-1270)
  • Portrait of Shorty (1957; RCA Victor LPM-1561)
  • Chances Are It Swings (1958; RCA Victor LPM-1975)
  • The Wizard of Oz and Other Harold Arlen Songs (1959; RCA Victor)
  • Bossa Nova (1962; Reprise R/R9 6050)
  • Jazz Waltz (1963; Reprise R/R9 6060)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]