Shraddha Kapoor
| Shraddha Kapoor | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mumbai, 1987ko martxoaren 3a (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Shakti Kapoor |
| Ama | Shivangi Kolhapure |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bostongo Unibertsitatea Jamnabai Narsee School (en) |
| Hizkuntzak | hindia ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zinema aktorea eta modeloa |
| Pisua | 52 kilogramo |
| Altuera | 1,65 metro |
| Jasotako sariak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | hinduismoa |
Shraddha Kapoor (Bombay, India, 1987ko martxoaren 3a) enpresaburua, aktore eta abeslari ezaguna da hindi hizkuntzan egindako filmetan egindako lanarengatik. Ezaguna egin zen, batez ere, Aashiqui 2 (2013), Haider (2014) eta Ek Villain (2014) filmeetan egindako lanarengatik[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shraddharen aita Shakti Kapoor aktorea da.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko Teen Patti filmean paper labur bat eginez hasi zuen bere aktore ibilbidea, eta jarraian Luv Ka The End (2011) drama nerabean lehen paper nagusia egin zuen.
Kapoorrek ospe handia lortu zuen Aashiqui 2 (2013) drama erromantiko arrakastatsuan kantari baten papera egin zuenean. Hainbat laudorio jaso zituen, besteak beste, Filmfare sarian Emakumezko Aktore Onenaren izendapena. Hurrengo urtean Vishal Bhardwaj Haiderren (2014) kritikak txalotutako draman Ofelia pertsonaian oinarritutako pertsonaia interpretatu zuen, William Shakespeare Hamleten tragediaren moldaketa bat. Kapoorrek protagonista paperak egin zituen Ek Villain thriller erromantikoan (2014), ABCD 2 draman (2015) eta Baaghi akzio-zintan (2016), bere arrakasta komertzial handienen artean agertzen diren ekoizpenak. Arrakasta komertzial bako hainbat filmen protagonista ere izan zen, tartean Rock On 2 (2016) eta Haseena Parkar (2017). Antzezteaz gain, Kapoorrek bere filmeetako hainbat abesti kantatu ditu. 2015. urtean, arropa linea propioa merkaturatu zuen. 2020. urtean, Kapoor Indiako hirugarren pertsona ospetsuena bihurtu zen Instagramen[3][4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beteak beste, lana hauxetan hartu du parte:[5]
- 2010 - Teen Patti
- 2011 - Luv Ka The End
- 2013 - Aashiqui 2
- 2013 - Gori Tere Pyaar Mein
- 2014 - Ek Villain
- 2014 - Haider
- 2014 - Ungli
- 2015 - ABCD 2
- 2016 - Baaghi
- 2016 - A Flying Jatt
- 2016 - Rock On 2
- 2017 - Ok Jaanu
- 2017 - Half Girlfriend
- 2017 - Haseena Parkar
- 2018 - Nawabzaade
- 2018 - Batti Gul Meter Chalu
- 2018 - " Stree "
- 2019 - " Saaho "
- 2019 - " Chhichhore"
- 2020 - "Street dancer 3D "
- 2020 - "Baaghi 3 "
- 2022 - Bhediya
- 2023 - Tu Jhoothi Main Makkar
- 2024 - Stree 2
- 2024 - " Nagin "
Music Video
[aldatu | aldatu iturburu kodea]• 2021 - Kill Chori
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014 - "Galliyan" - Ek Villain
- 2014 - "Do Jahaan" - Haider
- 2015 - "Bezubaan Phir Se" - ABCD 2
- 2016 - "Sab Tera" - Baaghi
- 2016 - "Tere Mere Dil" - Rock On 2
- 2016 - "Udja Re"
- 2016 - "Woh Jahaan"
- 2016 - "Rock On-Revisited"
- 2017 - "Phir Bhi Tumko Chaahungi" - Half Girlfriend
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013ko Aashiqui 2 filmean egindako lanarengatik, Filmfare sarian Emakumezko Aktore Onenaren izendapena jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Shraddha Kapoor - Biografía» IMDb (kontsulta data: 2025-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Shraddha Kapoor - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-10-24 (kontsulta data: 2025-11-01).
- ↑ Groves, Don. (15 de mayo de 2016). Bollywood Box Office: Tiger Shroff And Shraddha Kapoor A Hot Item in 'Baaghi'. .
- ↑ Kangana Ranaut, Deepika Padukone, Shraddha Kapoor, Other Top 5 Actresses of 2015 So Far. ibtimes.co.in.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Shraddha Kapoor» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-11-01).