Edukira joan

Shu Otero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shu Otero

Bizitza
JaiotzaSunbilla, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta komikigilea

Shu Otero (Sunbilla, 1995) nafar idazle, ilustratzaile eta komikigilea da.

Filosofia ikasketak ilustrazio eta literatura grafikoarekin osatu ditu gasteiztarrak.[1] Gizarte mugimendu desberdinentzako lan grafikoak egin ditu, hala nola, talde feministentzat, fracking-aren aurkako mugimenduarentzat eta Mendebaldeko Sahararekin elkarlanean ari diren elkarteentzat.[2]

Shu Otero komikiegilea

Mexikorekin lotura handia dauka, bertan zegoen 2017ko irailaren 19ko 7,1 graduko lurrikara gertatu zenean.[3] Erreskate lanekin lagundu eta gero, eleberri grafikoa sortzeari ekin zion. 2017ko lurrikara 1985eko lurrikararen 32. urteurrenean gertatu zen, biak alderatzen ditu. Bere amak 1985eko lurrikara hori bizi izan zuen, orduan jostunen fabrika bat jausi eta emakume langileak lagundu beharrean makinak berreskuratzera bideratu zen laguntza.[4][5][6]

Komikian ikus daiteke nola 2017an bazegoen nolabaiteko tentsioa medio nagusiek eta sare sozialek zabaltzen zuten informazioaren artean. Biek dauzkate beren arriskuak, baina zehazki komunikabide handien jarduna hizpide hartuta, ikus daiteke badagoela narratiba ofiziala eraikitzen laguntzen duen diskurtso edo mekanismo bat, lotura duena 1985eko lurrikara gertatzean herritarrek errepikatzen zuten esloganarekin. (Shu Otero, Argia, 2021eko irailaren 19a)[7]

1985eko utzikeria gertatu ez zedin, Brigada Feministak antolatu ziren Chimalpopocan:

Orduko hura (1985ekoa) oraindik ere gogoan du askok, lurrikarak eragin zuen txikizioagatik, baina baita gobernuaren utzikeriagatik ere, eta horri aurre egiteko herritarrek eratu zituzten laguntza-sareengatik. Esperientzia hartatik sortu zen adibidez “19 de Septiembre” jostunen sindikatua, genero perspektiba argi bat zuen lehenengoa. Mexikoko historia feministarentzat inflexio puntu oso inportantea izan zen. (Shu Otero, Argia, 2021eko irailaren 19a)[7]

Jesús Cossio, marrazkilari peruarraren eragina duela baieztatzen du.[8] Irudian ikus daitekeenez estilo "feista" erabiltzen du, zuri-beltzean.

  • Voces de Chimalpopoca (Astiberri Ediciones, 2021)[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «‘Voces de Chimalpopoca’ de Shu Otero» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  2. «Astiberri Ediciones» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  3. «Shu Otero «Voces de Chimalpopoca» | Katakrak» www.katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  4. (Gaztelaniaz) Spinaro, Jon. (2021-05-16). «Shu Otero, escritora navarra: “En México hay un problema estructural”» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  5. (Gaztelaniaz) «"El terremoto de México de 2017 generó mucho enfado contras las instituciones"» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  6. (Gaztelaniaz) ««En la gestión posterior de los desastres siempre hay un desprecio por la vida»» El Correo 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  7. a b «"Lurrikarek azalera atera dute mexikar agintarien utzikeria"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  8. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Viñetas desde las grietas de México» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  9. (Gaztelaniaz) «Voces de Chimalpopoca - Astiberri Ediciones» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]